Pozalagua-Ampuero-Laredo-Castro Urdiales 

Urriaren 24an, ostirala, 08:30ean irten ginen Zarauztik Pozalaguako kobetara iristeko. Han, bisita gidatu bat egin genuen Ionerekin, eta hark erakutsi zizkigun kobazulo horren mirariak. Ondoren, Ampuerora joan ginen, eta “La Bien Aparecida”ren santutegia bisitatuko genuen, Vicente, aipatutako santutegiaz arduratzen den Trinitario zaldunaren azalpen zehatzarekin. Santutegi horrek, erretaulaz gain, “La Bien Aparcida”ren irudia du, tailu gotiko-flandestarra, 1705ean aurkitua eta santutegiari izena ematen diona. Horrez gain, “Lope Alberdi” organo “erromantikoa” du, 1916an Guridi maisuak inauguratua eta Interes Kulturaleko Ondasun izendatua.

Bisita honen ondoren Laredora joan ginen bazkaltzera eta denbora librea izan genuen hotelera eramango gintuen autobusa hartu aurretik gaua Castro Urdialesen pasatzeko. Behin erregistratu ginenean, arratsaldea libre izan genuen, afaria eta atsedena.

Hurrengo goizean, Arkaitz txofer atseginak Castroko erdigunera hurbildu gintuen, eta han Erdi Aroko Castrotik eta Modernistatik bisita gidatua egin genuen. Bisita amaitu eta aperitibo bat hartu ondoren, Mioñora joan ginen eta “Casa Alejandro” jatetxean ederki bazkaldu eta etxera itzuli ginen.

2025-2026 Ikasturtearen hasiera 

Urriaren 7an, Pedro Miguel Etxenike eta Yanko Iruin adituen eskuz,  Kostan Elkarteko hitzaldien 2025-2025ren ikasturtea hasi zen, Zarautzko Modelo Aretoan. Kustsoaren aurkezpena, berriz, joan den ostegunean, urriaren 2an, izan zen.

Aurten 19garren  urteurrena da  elkarte honetarako eta eskaintza 57 hitzaldikoa izango da, Modelo eta Antonianoko aretoetan, ohi den bezala, astearte eta ostegunetan eta urriatik maiatzara arte.

Gai anitzak beteko dituzte aurtengo programa, halaber : Lurra, Espazioa eta Naturaren zientziak, Medikuntza eta Osasuna, Musika, Literatura, Artea, Zinea, Kriminologia, Geopolitika, Filosofía, Hobekuntza pertsonalaren teknikak eta Sorkuntza, Historia, Soziologia, Norberaren bizipena…

Hala ere, Kosta Elkartearen jarduera ez da hitzaldiekin amaitzen, txangoak, ibilaldiak naturan eta bidaiak konferentziekin lotuta,  Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren entseguak edo  eraikina, museo eta libutegien bisitak betetzen dute aurtengo eskaintza.

Eta liburuak , euskeraz edo gazteleraz, hizlariek idatzitakoak  edo beraiekin lotuta. (argibide gehiago  https://kostanelkartea.eus).