Ohiko galderak
1) Nor joan daiteke hitzaldietara?
Ponentzietarako sarbidea bazkideentzat baino ez da. Gaur egun, arau horretatik kanpo geratzen dira euskarazko hitzaldiak, eta publiko orokorrak parte hartu ahal izango du horietan, aretoaren edukieraren arabera.
2) Hitzaldiak doakoak dira edo kostu ekonomikorik dute bazkide ez direnentzat?
Euskarazko hitzaldietara joatea doakoa da; gaztelaniazko hitzaldiak, berriz, bazkideentzat baino ez dira.
3) Zein egunetan, zein ordutegitan eta zein lekutan egin ohi dira hitzaldiak? Eskuarki, hitzaldiak astearte eta ostegunetan egiten dira, 10:00etatik 11:30era edo 12:00etara. Asteartetako saioak Modelo aretoan egiten dira, eta ostegunetan, berriz, Modelo aretoa eta Antoniano aretoa tartekatzen dira.
4) Nola jakin zein hitzaldi diren euskaraz eta zein gaztelaniaz?
Hitzaldiaren izenburuak adierazten du zein hizkuntzetan izango den.
1) Nork har dezake parte txangoetan/bidaietan?
Txangoak/bidaiak bazkideentzat irekita daude eta, leku librerik geratzen bada, bazkide ez direnek ere parte hartu ahal izango dute.
2) Bazkaria sartuta dago?
Bai.
3) Zer prezio du txangoak?
Txango/bidaia bakoitzaren prezioa argitaratzen den unean zehazten da.
4) Nola eta noiz eman behar da izena txangoan/bidaian?
Elkartearen whatsapp bidez eman daiteke izena txangoetan/bidaietan, edo, bestela, hitzaldien unean aretoan.
1) Nork har dezake parte?
Gaur egun, garraio publikoa erabiliaz egiten diren ibilaldiak pertsona guztientzat irekiak dira.
2) Nola eta noiz eman behar da izena?
Elkartearen whatsapp bidez eman daiteke izena, edo, bestela, , hitzaldien unean aretoan
3) Garraio publikoaren txartela Elkarteak erosten du ala bakoitzak berea?
Parte-hartzaile bakoitzak bere txartela erosi beharko du, ibilaldiari dagozkion ordutegiak eta gainerako xehetasunak aldez aurretik jakinaraziko dira.
4) Bazkaria sartuta dago edo bakoitzak bere ogitartekoa/janaria eraman behar du?
Ibilaldiaren/paseoaren lekuaren arabera, taldean edo banaka jateko aukerak eskaintzen dira; badira etxera jan gabe itzuli nahi dutenak ere.
5) Zer gertatzen da eguraldi txarra egiten badu? Bertan behera uzten da ala planez aldatzen da?
Eguraldi txarra iragarria badago, ibilaldia ez da deituko.
1) Nor izan daiteke boluntario?
Edozein bazkide.
2) Zertan datza, zehazki, Elkartean boluntario izatea?
Kostan Elkartearen Boluntariotzaren Barne Estatutuan zehatz-mehatz azaltzen du Elkartearen lan horrekin lotutako guztia. Dokumentu hau webgune honetan argitaratuta dago “bazkideak” atalean.
3) Nola eman dezaket izena lankidetzan aritzeko?
Boluntario gisa eman daiteke izena, baita noizean behin laguntzaile gisa ere, Elkartearen kanalen bidez: whatsapp bidez, posta elektronikoz edo Zuzendaritza Batzordeko edozein kideri zuzenduta.