Opera L’elisir d’Amore 

Pasa den azaroak 25ean Kostan Elkartea-k antolatzen dituen jardueren barruan, bazkideetako talde batek Donizetti-ren “L’elisir D’amore” operarekin Bilboko ABAO-an gozatu zuten.

Eguren Ugarte Upategira

Joan den azaroaren 15ean Errioxara joan ginen.

La Herreratik igo ginen, pagadi eder batzuen artean.

Errioxako Balkoian jarri ginen, eta Sierra Kantabriaren oinetan inguruko herriak ikusteko aukera izan genuen.

Guardia bisitatu genuen eta Eguren Ugarte upategian ardo dastaketa bat egin genuen eta bisita gidatua upategira ere bai.

Ondoren, aipatutako upeltegiko jatetxean Errioxako jaki ederrak jan genituen.

Tripa “berotuta” genuela autobusera igo eta gure jatorrizko herrietara iritsi ginen irribarre handi batekin gure ahoan, egun borobil baten ondoren.