Gure berriak, ekintzak eta gehiago

blog-kostan-elkartea

Ibilaladia: Usurbil-Donostia (Igara auzoa) 2026/05/29

FOTO 1

Maiatzaren 29an, ostirala, Kostan Elkarteko bazkideok berriro jantzi genituen mendiko botak. Oraingoan, Usurbil Donostiako Igara auzoarekin lotu zuen ibilaldi polit bat osatu genuen.

Ibilaldia Usurbilgo tren geltokian hasi dugu. Bertan zegoen itxaroten, Usurbil eta kalezar auzoan izango genuen gida autoktonoa (Izaskun)🙄😉

Pausoz, pauso, Usurbilgo pilotalekuko muralaz gain beste herriko hainbat xehetasun azalduz eta kalezar auzoan jaiotako pertsona garrantzitsuak ezagutuz, aldapan gora abiatu gara.

Eguraldi bikaina lagun izardirik bota gabe, beheranzko bidea hartu dugu Igarako kanpinera iristeko. Aurrerago Igeldoko igelaren ugalketa eremua ikusi dugu eta honen eta haren berriketetan Igara auzora heldu gara ia ohar gabean. Ibilaldi lasai eta atsegina izan da.

Kultura lokalaren, hiri-artearen, naturaren eta partekatutako historiaren konbinazio ezin hobea.

Argazki batzuk ikusteko, klik egin dezakezue “Galeriak”en.

Txangoa: Ibai Eder urtegia & Mendietxe museoa 2026/05/13

Joan den maiatzaren 13an, Kostan Elkarteko bazkideok natura, zientzia eta historia uztartu zituen egun zoragarri batez gozatu genuen.

Gure helmuga Ibai Ederko urtegia izan zen (Nuarbe – Azpeitia). Presan hasi genuen ibilbidea, urtegia gure ezkerretara utzita, 8 kilometro inguruko ibialdi lau, atsegin eta irisgarria osatzeko. Euri bideberri eta beldurti batek ere ez zuen lortu taldeak ikasteko eta gozatzeko zuen gogoa zapuztea.

Oraingoan, Inma Mugerza geologoaren azalpenak izateko luxua izan genuen. Gure lehen geldialdia zubi estalian izan zen, eta bertan Inmak uraren sekretuak argitu zizkigun:

Urtegira iristen den uraren kalitatea ibaiadarren ibilbidearen eta zeharkatzen duten arroka eta lur motaren mende dagoela azaldu zigun zuzenean.

Uraren konduktibitatea bertan eta zuzenean neurtzeko aukera ere izan genuen. Inmak ongi argitu zigunez: “Konduktibitatea neurtzeak ura zein osagaik osatzen duten adierazten digu, zer ibilbide egin duen, euritik edo airearen kondentsaziotik datorren eta, gainera, kontsumorako egokia den ala ez”.

Bere eskutik hausnarketa eder bat ere eraman genuen:

“Urak bizitzari nola aurre egin erakusten digu: errebeldea da beharrezkoa denean, iraunkorra da, beti aurkitzen du bidea, gardena da, zintzoa da eta beharrezkoa da; bizitzak ematen digu”.

Ibilaldiaren ostean, bazkaltzeko, atseden hartzeko eta indarrak berritzeko unea iritsi zen. Arratsaldean, Mendietxe Museorantz abiatu ginen. Han, mendizaletasunaren historian zehar bidaia egin ahal izan genuen, eski, eskalada eta mendiko tresna eta material zaharren bilduma ikusgarri bati esker.

Gainera, esklusiba bat jaso genuen: datorren urrian eskalada-materialarekin soilik egindako Gernikaren erreplika bat erakutsiko dutela aurreratu ziguten. Itzuli egin beharko dugu!

Esperientzia berriz eta une onez betetako motxilarekin, etxerako itzulerari ekin genion.

Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!

Argazki batzuk ikusteko, klik egin dezakezue “Galeriak”en.

Ibilaldia: Gasteizko eraztun berdean 2026/03/13

FOTO 04

Joan den martxoaren 13an, ostirala, Kostan Elkarteko bazkide talde batek Gasteizko eraztun berdeagatik jardunaldi sozio-kirolaz gozatu genuen, Ibaiondo eta Mendizorrotza lotzen dituen tartea zeharkatuz. Ibilbidean zehar, askotariko inguruneak zeharkatu. Ibilbidean zehar, askotariko inguruneak zeharkatu genituen: baso hutsetako paisaietatik, non zikoina bat bere kumearekin ikusteko zortea izan genuen, gune guztiz hirritarretaraino.

Gure lehenengo geldialdia Armentiako San Prudentzio basilika erromanikoa izan zen, XII. mendekoa, eta parrokoak zehatz-mehatz azaldu zigun bere historia. Ibilaldiari berriro ekin ondoren, Mendizorrotzako kirol-zentrora iritsi ginen, bertako instalazioetan bisita gidatua egiteko. Goiza amaitzeko, menu berritzailea dastatzen genuen.

Arratsaldean, hiriaren erdigunetik paseatzeko aprobetxatzen genuen. Birjina Zuriaren enparantza geldialdi bat egin ondoren, San Migel elizako balkoitik egindako ikuspegi panoramikoaz gozatu genuen, “el silencio de la ciudad blanca” eleberriaren agertoki enblematikoak. Azkenik, tranbiaz joan ginen autobus-geltokiraino, itzulerako bidaiari ekiteko.

Esperientziak eta kultura batzen jarraitzen dugu elkarrekin!!!!

Argazki batzuk ikusteko, klik egin dezakezue “Galeriak”en.