Gure berriak, ekintzak eta gehiago

blog-kostan-elkartea

TXANGOA LAGUARDIA, BRIONES ETA BRIÑASERA

image_6483441

Joan den martxoaren 27an Laguardia, Briones eta Briñas-era txango bat egin genuen.

Santa María de los Reyes-en Elizako Arkupera bisitaldi gidatua egin genun. Ondoren beste gauza batzuen artean gidariarekin ere, XVI mendeko lur azpiko sotoan egon ginen, erloju karrlloia, Félix María Samaniego, alegia idazlearen etxe-jauregia, San Juan Bautista-ren Eliza, etab. ikusi genituen.

Aperitiboa Riojako ardoa eta lukainkarekin gozatu genuen.

Gero La Huerta Vieja Jatetxean jan genuen.

Itzuleran, Briones eta Briñas bisitatu genituen eta gure herrietara iritsi ginen egun bikaina pasatu ondoren.

TXANGOA IRUN-ERA

OiassoMuseoa_1

Joan den otsailaren 27an Irunera txango bat egin genuen.

Oiasso museora iritxi ginen 10,30etan bisitaldi gidatua hasteko.
Irunen oso kokapen erromatar garrantzitsua egon zen, eta museo honek hiri-portu erromatar honen ezaugarriak erakutsi zizkigun oso zehazki.

Ondoren hondar erromatarrekin ere, Santa Elenako nekropolia bisitatu genuen.

12,30etan, tren berezi baten Irugurutzeta-ko meategiak ikustera joan ginen (burdin mea batez ere, zilarra eta beruna), garai erromatarreko ere.

Geroago Virginia Mendíbil Jatetxean jan genuen eta eguraldi zoragarria aprobetxatuz arratsalde bikaina igaro genuen.

MAIATZERA ARTE PROGRAMATIK KANPOKO JARDUERAK

PHOTO-2018-12-13-15-28-20 (6)

* Irungo Oiasso Museora irteera, Otsailaren 27an.
• Laguardiara txangoa, Martxoaren 27an.
• Batzar Nagusia eta bigarren hiruileko bazkaria, Apirilaren 11n.
• Bizeteko operaren “Los pescadores de perlas” entsegu orokorra, Maiatzaren 15ean.
• Maiatzaren azken astean, Zumaiako Flyschera irteera eta kurtso bukaerako bazkaria egun berean izango dira.

Jarduera ugari ikusten duzuen bezala.!!!

TXANGOA VITORIA-GASTEIZERA

PHOTO-2018-12-13-15-28-20 (2)

2018ko abenduaren 12an, Kostan Elkarteak Vitoria-Gasteizera txango bat antolatu zuen. Santa María Katedral zaharra bisitatu eta beraren zaharberritze garrantzitsua mirestu genuen. Eguerdian Otxandiano jatetxean baskaldu genuen. Arratsaldean Erdi Aroko kaskoa, karta-museoa eta monumento garrantzitsuenak ikusi genuen. Geroago Florida Parkeko jaiotza ikusi genuen. Eta egun bikaina ospatu ondoren itzuli ginen.

SAN TELMO MUSEOA BISITATZEKO PROGRAMA azaroaren 8an

Joan-etorria transporte publikoan egingo dugunez, nork bere bidaia ordainduko du eta, neuri batean, erabakiko du zein ordutan ailegatu museora eta zein ordutan alde egin.  Kostan Elkarteak antolatuko duena hauxe da:

  • Eguerdiko 12:00etan elkartuko gara San Telmo Museoaren atarian bisita gidatua egiteko.
  • 14:00etan bazkalduko dugu gertu dagoen jatetxe batean.
  • 15:30ak aldera, nahi duena, eta eguraldia lagunduta, Urgulletik igoko gara Historiaren Etxea bisitatzera. Bertan, Donostiari Begira izeneko erakusketa bisitatuko dugu, hiriaren sorrera eta garapena hobeto ezagutzeko. Jarraian, goiko terrazatik, izugarrizko bista ona izango dugu ingurua miresteko.  

 
Kontuan hartu behar da Historiaren Etxera igotzeko ordu erdi bat edo emango dugu, aldapa gorako bidea dela eta. Ez da zaila, baina denboratxo bat eskatzen du, igotzeko bide diferenteen artean edozein hartuta ere. 17.00etan ixten dute ateak. Parkea, bera, iluntzean ixten dute.
 
Txangoa doan da bazkideentzat (nork bere transporteko gastuak bere gain harturik). Parte hartu nahi baina bazkide ez denak 25€ ordaindu beharko du. Izena emateko orriak klaseko aretoan bete edota korreo elektronikoaren bidez info@kostanelkartea.eus esan daiteke, beti ere garbi esanda zein ekintzetan parte hartu nahi duzun (Museoa, bazkaria, Historiaren Etxea).
 
ADI EGON: Txangoa bazkidearentzat doan bada ere, Kostan elkartearentzat ez ordea, beraz, eskatzen dizuegu arduratsu izatea izena ematearekin, elkarteak ondo antolatzeko zenbat izango garen.

1a baino lehenago apuntatu behar duzue!!!!
 

2017-2018 ikasturteko amaiera

Bazkaria

Ikasturteko bukaera ospatzeko, lagunarteko bazkaria egin genuen Kulixka jatetxean, maiatzaren 24an. Aurretik, programa borobiltzeko, Baiona eta Donibane Lohizune bisitatu genituen hil horren 16an. 2017-2018ko ikasturte interesantea gauzatu dugulakoan gaude. Beraz, prest egon zaitezte izena emateko 2018-2019rako!

 

Iparralde hobeto ezagutzeko txangoa

CatedralClaustroBaiona

Hiria eta bertako kultura hobeto ezagutzeko abiatu ginen Baionara  ikasturteko azken txangoan, maiatzaren 16an. Erdi Aroan antolatutako karrika estuetatik ibili ginen babestutako eremuaren bihotzean, non ezagutu genuen Santa Maria katedrala, eta gida batekin bisitatu genuen XIII mendeko kalostra. Estilo gotiko katedrala eraikitzeko, XVII mendera bitartean aritu ziren, eta beste bi mende behar izan ziren dorreak bukatzeko. Jarraian,  Baionako herrikoetxe ikusgarria bisitatu genuen. 1842an eraiki zuen Nicolas Vionnoisek eta urte hartan bertan estreinatu izan zen, garai batean aduana moduan erabiltzeko.

Eguerdi aldera, Ttipia sagardotegira abiatu ginen, hiriaren erdigunean baita, eta oso ondo bazkaldu genuen lagunarteko giro ederrean.

Arratsaldean Donibane Lohizuneko lorategi botanikoa bisitatu genuen. Ondoren, paseo bat eman genuen herriraino, non inguru ederraz eta oinezkoentzako Gambetta Kaleaz disfrutatu genuen.

Txangoa Balmasedara

Balmaseda

Balmaseda hobeto ezagutzeko helburuarekin antolatu zen genuen udaberriko txangoa, 2018ko martxoaren 14an. Bertako La Encartada fabrika-museoa bisitatu genuen. Lantegi horretan1892. urtean sortu zutenetik harik eta 1992. urtean itxi zuten arte, artilezko puntu-lanak egiten zituzten. Txapelak, mantak, galterdiak… egiten zituzten, bai eta armadarentzakoak ere garai batzuetan. Adibide bereizgarria da benetan Bizkaiko industria-sarean. Batetik, artilezko ehungintzaren industria-sektoreak zeresan txikia dauka lurraldean, baina aintzindaria izan zen industriaren aroko aurrerapen teknikoak ezartzeko orduan. Bestetik, are interesgarriagoa da, bere sorreratik bertatik ezer gutxi aldatu delako. Izan ere, bere kokaguneak, langile-koloniak, plentinen eta barren sistemak eta makinek iraultza industrialaren hasierara garamatzate eta orduko eguneroko bizitza hurbilagotik ezagutu. San Roque Komentu jatetxean ondo bazkaldu ondoren, herria eta Balmasedako Historioaren Museoa bisitatu genituen gida batekin. Bueltan, beste bide bat hartu genuen inguru diferenteak ikusteko, eta bidean Artziniegako monumentu batzuk eta Aiala Jauregia ikusi genituen.

Txangoa Ordizira

Mercado de Ordizia, Ordizia, Gipuzkoa, Pais Vasco, Spain

Ordizia ezagutzea zen elkartearen udazkeneko bidaiaren aurreneko helmuga 2017ko azaroaren 21ean. Erdiaroko hirigune historikoa bizitatu genuen, Jasokundeko Andre Mariaren parrokian hasita, eta hortik aurrera eraikinik inportanteenak ezagutzeko ibilbidea egin genuen. Ondoren, 1512. urte geroztik, asteazkenetan antolatzen den azoka famatuara abiatu ginen, bertako produktuak ezagutzeko eta erosteko. Jarraian, Elikadura eta Gastronomiaren Zentroan, ikusentzunezko materialaren laguntzaz, gehiago ikasi genuen azokaren jatorriaz eta orain arteko garapenaz. Goiz entretenitua eta interesantea borobildu genuen Martinez jatetxeko bazkariarekin.

Arratsaldean, Igartubeiti baserri-museoa bisitatu genuen gida batekin, eta XVI mendeko baserritarren bizimodu eta sagarraren garrantzia izan genituen begien arrean.

Hortik abiatuta, Ormaiztegian den Zumalakarregi Museoa bisitatu genuen, Euskal Herriaren XIX mendeko gorabeherak hurbilago ezagutzeko.