Gizartea
IRAKASLEA
Juantxo Domínguez
GAIA
Sektetatik talde hertsatzaileetara
(Gazteleraz)
DATA
2024ko abenduaren 5an
APUNTEAK

Juantxo Domínguez
Manipulazio sektarioa prebenitzeko redUNe elkarteako presidentea
IRAKASLEA
Juantxo Domínguez
GAIA
Sektetatik talde hertsatzaileetara
(Gazteleraz)
DATA
2024ko abenduaren 5an
APUNTEAK
Juantxo Domínguez
Manipulazio sektarioa prebenitzeko redUNe elkarteako presidentea
IRAKASLEA
Martxel Aizpurua Agirre
GAIA
Erleen arteko komunikazioa Erleen hizkuntza
(Euskeraz)
DATA
2024ko abenduaren 3an
APUNTEAK
Deskargatu hemen
Martxel Aizpurua Agirre
Biologoa, hiztegigile, erlezale eta erlezaina da. Erlezaintza-munduko elkarte hauek sortzeko eragilea izan da: Gipuzkoako Erlezain Elkartea (GEE, 1986), Eztiaren Eusko Labela (1992), Zarauzko ezitegia (1992, sei bat urtez, han ontziratu zen Gipuzkoako Eusko Labeleko ezti guztia), Getariako eztitegi handia (1998), eta GIEZ-BERRI elkartea.
Biologiako ikasketak bukatuta bizitzan zehar gizon polifazetikoa izan da. Nautur Zientziak hiztegian (1976) idazle eta zuzendarikide izan zen ikasle zen garaian. Gero irakasle aritu zen Donostiako Santo Tomas Lizeoan baina ura utzi eta UZEIra sartu zen. Biologia, Meteorologia eta Enpresa hiztegiak sortzen parte hartu zuen. Geroago euskal hiztegigintza utzi eta, menturazale izaki, munduari bira ematekotan egon zen. Amets hark, babesle gabe geratuta, porrot egin zuenean, Gineako Golkoan aritu zen euskal arrantzaleekin. Geroago erlezaintzan aritu izan da. Erlezaintza hiztegian (Eusko Jaurlaritza, 2019) ere parte hartu du.
IRAKASLEA
Mikel Abadía Gutiérrez
GAIA
Espazioari begirada bat XXI. mendean
(Euskeraz)
DATA
2024ko azaroaren 28an
APUNTEAK
Mikel Abadía Gutiérrez
Zientzialari zarauztar gazte honek Kimika Zientzietako lizentziatura du. Ondoren, Nanozientzietan masterra egin zuen, eta 2013-2017 aldian fisika-kimikako material konplexuetan doktoretza lortu zuen.
Tsukuba Unibertsitatean (Japonia) eta Hamburgoko Unibertsitatean (Alemaniako) egonaldiak egin ditu.
2018 – 2022 aldian, Eurekan, Zientzien Museoan, eduki zientifikoak garatzeko sailean lan egin zuen.
Gaur egun, Donostia International Physics Centerren (DIPC) ari da lanean, proiektu zientifikoen kudeatzaile gisa.
IRAKASLEA
Antonio González Txabarri
GAIAK
Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa
Nola irten zure erosotasun-gunetik
(Erderaz)
DATAK
2024ko azaroaren 19 eta 26an
APUNTEAK
Tamaina dela-eta, ikasgelan eskatu nahi duenak
Antonio González Txabarri
Antonio González Txabarrik Zarauzko Udalaren saria jaso du, 40 urte baino gehiagoz Zarauzko eskubaloiari eskaini dion dedikazio eta loturagatik.
13 urterekin hasi zen jokatzen, La Salle ikastetxean; Eibarko Unibertsitate Laboralarekin ere jokatu zuen. Ikasketak amaitu ondoren Zarautzera itzuli zen eta Lehen Nazional mailako senior taldean hasi zen jokatzen. Leongo Ademar, Octavio Akademia, Oviedo… bezalako taldeen aurka jokatzen zuten, baina Zarautz kiroldegirik ez zutenez, Federazioak Donostiako Gasca kiroldegian jokatzera behartzen zituen, eta ez Munoan, haiek ordura arte egiten zuten bezala. 1976. urtea zen. Zarautzen kiroldegirik ez zuenez (1981ean inauguratu zen), zuzendaritzak uko egin zion maila nazionalari, gastu asko baitzekartzan. Baina berarentzat akats handia izan zen, gero 25 urte kostatu baitzen galdutako kategoria berreskuratzea.
1986an erretiratu zen. Ordurako entrenatzaile nazional titulua atera zuen eta jokatzeari utzi eta entrenatzera bakarrik dedikatzeko konbentzitu zuten. Erabaki hori bizitza osoan damutu zaio, 27 urte besterik ez baitzituen.
Lehen taldeko neskekin hasi zen. 3-4 urte eman zituen neskak entrenatzen. Gero La Salleko Kirol Batzordean sartu zuten.
Goiza paseatu, erosketak egin, bazkaria prestatu eta abarren artean pasatzen zaio; arratsaldean, Euskadiko zein Estatuko federazioei, klubei eta enpresei ematen dizkien lidergo-hitzaldiak prestatzen aritzen da. Coaching kirol titulua atera zuen pandemian zehar. 8 orduko ikastaroak ematen ditu, edozein kirol-jardueratarako, ez soilik eskubaloirako. Mundu guztiari irekita dago… lanpetuta eta entretenituta…
IRAKASLEA
Jesús Mª Múgica
GAIAK
Komunitatea sortzeko zibilizaziorako baldintzak
Askatasunean pentsatzeko bidea. Onartu beharreko ondorioak
(Gazteleraz)
DATAK
2024ko azaroaren 14 eta 21ean
Jexuxmari Mujika Arakistain (Aizarna, 1946)
Filosofian Lizenziatua Münster-ko (Alemania) Unibertsitatean, eta Geografia eta Historian UNEDen.
Filosofia eta Etikako irakasle jubilatu arte, Deustoko Unibertsitatean (Donostiako Campusean) eta Donostisko Santo Tomas Lizeoan.
EREIN argitaletxeko Administrazio Kontseiluko lehendakari.
ETB eta Euskadi Irratiko tertulietan kolaboratzaile.
Adinekoen Elkarte ezberdinetako formazio kurtsoetan kolaboratzaile.
Landu ohi ditudan gaiak: filosofiarekin erlazionatutako gaiak, batik bat bere alderdi praktikoenarekin, Etikarekin, zer ikusia dutenak.
Zergatia: Gizakiok, mendebaldean batez ere, bizi izan dugun progresoaren kontzeptu eta errealitateak, azken denboratan zurrunbilo batean sartuak ote gauden sentitzera eraman gaitu, eta etorkizunaz dugun ikuspegia baikor mantentzea zail egiten zaigu. Gertakizun berriak bata bestearen gainean datozkigu, eta teknologien garatze etengabekoak zaildu egiten digu, eta nola, gertatzen dena, gertatzen zaiguna, ulertzea, eta, ondorioz, gero eta zailago iruditzen zaigu geure bizitza eta geroa egoki bideratu ahal izatea.
Errealitate honek, guztiz berri zaizkigun kontzeptuetara jarri beharrak –intelijentzia artifiziala, transhumanismoa, giza espezie berria, etabar– gogoeta ausartari heltzera behartzen gaitu, adorea ez galtzera, eta geure kabuz pentsatzera eramango gaituen eta ekintzara bultzako digun guztiari heltzera.
Adinean aurrera goazenok ere behartzen gaitu, bai, ze guri geure geroa ezik gure ondorengoena ere interesatzen zaigu; gizateriarena, oro har. Bereziki behartzen gaituela ere esango nuke, ze gure bizitzan bildu ahal izan dugun esperientzia guztiak irakatsi digunaz balia bai gaitezke eerantzunak ematerakoan, eta hori ez daiteke alferrik galdu.
Bizi behar izan ditugun aldaketa gero eta bizkorragoak, gaur ezagutzen ari garenak eta bihar ezagutuko ditugunak ulertu nahiak eta beharrak, eduki izan ditugun eta dauzkagun errealitatearen ikuspegi eta honi buruzko kontzeptu eta balioak birpentsatzera eraman behar gaitu. Nola ulertu gaur, humanismoa, aurrerapena, bakea, bizikidetza, libertatea, berdintasuna, indibidualitatea, lehia, tolerantzia, errespetoa, barkazioa, sexoa eta jeneroa, arriskua, heziketa, …; nola ulertu ere, geure bizitza soziala bideratzeko beharrezko ditugun erakundeak: familia, erakunde politiko eta zibilak, hezkuntza erakundeak, zaintza erakundeak, etabar.
Eginkizun honetan laguntzea da filosofiaren egitekoa. Filosofiak norberarekin hitz egitea dakar, beldurra gaindituz norberaren egiazko intimitateraino sartzea. Elkarrizketa hau, baina, besteekin batera bakarrik egin daiteke, besteen laguntzarekin, besteengandik gogoz eta nortasunez jasotako hitzen bidez.
“Bestek pentsa gaitzaten nahi ez badugu, geuk pentsatu behar dugu”. Hemen dago koska: asuntoa ez dela bizitzagandik zer espero dugun, bizitzak guregandik zer espero dezakeen baino.
IRAKASLEA
Kike Amonarriz
GAIA
Euskara bidegurutzean
(Euskeraz)
DATA
2024ko azaroaren 7an
APUNTEAK
Kike Amonarriz
Euskal Filologia ikasketak egin zituen Donostiako EUTG-n. Jarduera profesionala euskalgintzaren alor ugaritara bideratu du: euskara elkarteak, soziolinguistika, umorea, komunikabideak… Aitaren eraginez bertsozaletu, eta Tolosako bertso eskolan ibilia da eta bertso-eskolak sortzen ere jardun du. Telebista programetarako bertsoak idatzi izan ditu (Sikofonia, Funtzioa, Txiskola).
Antolatzaile lanak egin izan ditu batik bat. Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen sorreran esku-hartze zuzena izan zuen: sortzaile batzordeko kidea izan zen. Ez du izan kargurik Elkartean. Tolosako Udaleko Euskara Zerbitzuburua zelarik bertsolaritza sustatzeko egitasmoak jarri zituen martxan: Tolosaldeko bertso eskola (Lizardi Kultur Elkartearen lankidetzaz) eta Tolosako ikastetxetako plana (ikastetxez ikastetxekoa).
IRAKASLEA
Iñaki Iturain Azpiroz
GAIA
Bizitzatik fikziora
EUSKARA BIDEGURUTZEAN, BAITA ZARAUTZEN ERE
Hitzaldi honetan, lehenik eta behin, euskarak munduko hizkuntzen artean duen lekua eta kokapena aztertuko dugu ariketa baten bidez, eta nabarmenduko dugu euskara hizkuntza gutxituen aitzindari dela eta euskaldunok badugula erantzukizuna beste hizkuntza-komunitateen aurrean.
Oinarrizko datu soziolinguistikoen azalpena egingo dugu, Euskal Herriko, EAEko eta Zarauzko egoera eta bilakaera landuz.
Euskara bidegurutzean dagoela diogunean zertan oinarritzen garen azalduko dugu: aldaketa globalak mundu osoan, eta aldaketa sozialak eta soziolinguistikoak gure gizartean. Horrekin batera, hizkuntza komunitatearen eraldaketa eta gaurko hiztunen ezaugarri soziolinguistikoak aletuko ditugu hausnarketa puntu hauetara ekarriz: Zergatik ez dugu egiten euskaraz, egin genezakeen momentuetan? Non jarri beharko lirateke lehentasunak?
Amaitzeko, aurrera begira zer egin genezakeen aipatuko dugu: bidegurutzetik ateratzeko oinarri orokorrak eta norberak egin dezakeena.
(Euskeraz)
DATA
2024ko urriaren 31n
APUNTEAK
Deskargatu hemen
Iñaki Iturain Azpiroz
Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Zientzietako ikasketak eginak ditu. EITB sortu aurretik, telebistarako esatariak prestatzeko, Donostian eratu zen eskolan ibili zen.
Ibilbide profesional ia osoa euskarari lotutako lantegietan eman du, euskararen ezagutza, erabilera eta atxikimendua sustatzeko zenbait alorretan, adibidez irakasle eta teknikari artean, honako erakundeeetan: HABE, HAEE/IVAP, IRALE, eta EJko Hezkuntza Sailaren NOLEGA programan.
Idazteko zaletasuna izan du gaztetatik. Kazetaritza-lanak egin ditu, batez ere. Aia eta Orioko KARKARA herri-aldizkariaren sortzaileetakoa da, eta han aritu eta trebatu da idazten. Artikuluak idatzi ditu hainbat hedabidetan.
Bere jaioterriaren zenbait arlotan egindako ikerketetan oinarritutako liburuak ere argitaratu ditu: bertako euskararen ezaugarriak, historia, hango bertsolariak, arraunlariak… 2014an, honako liburua argitaratu zuen: 1936KO GERRAREN UBERA ORION. GERRA BAT BARRUAN DEGULA.
Azken 10 urteotan bertsoak eta ipuinak idatzi ditu; zenbait sari eskuratu ere bai. Bere azken liburuan “DENBORAREN ZUBIA” Gerrari buruz plazaratutako liburu hartan kontatu zituen giza istorioek barruan sortu zizkioten korapiloak askatzeko balio izan dio.
IRAKASLEA
Rosa Arrigain
GAIA
29ko krisia eta faxismoaren gorakada
(Gazteleraz)
DATAK
2024ko urriaren 29an
2024ko azaroaren 5 eta 12an
APUNTEAK
Rosa Arrigain
Tolosan jaioa, Historian lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean.
Bigarren Hezkuntzako irakaslea, Andoainen eta Eibarren destinoak dituena, eta Urola-Kosta HHIn klaseak ematen ditu, Zarautz eta Azpeitiko ikastetxeetan.
Funtsean, gizarte-hezkuntzako klaseak eman ditu bigarren hezkuntzan, baita 25 urtetik gorakoentzako unibertsitaterako sarbide-eskolak ere.
Historia, artearen historia eta literatur solasaldiak ere eman ditu.
IRAKASLEA
Asier Blas Mendoza
GAIAK
Aldaketa eta lehia geopolitikoak, mundu multipolar berria
Konferentzia honek Estatu Batuen nagusitasunaren pean dagoen mundu polobakar baten eta Hego Globalaren gorakadak bultzatutako mundu multipolarraren arteko trantsizio-prozesuan gertatzen ari diren aldaketa eta lehia geopolitikoak azaldu nahi ditu. Lau lehiaketa eremu jorratuko dira: ekonomikoa, militarra, politikoa eta kulturala. Horien bidez, planetak aurre egin behar dien gatazkak eta arriskuak errepasatuko ditugu.
Europar Batasuna eta integrazioa: Mitoak, indarguneak eta ahuleziak
Gerraren ondoren abian jarri zen Europako integrazio-prozesuaren testuinguru geopolitikoa eta helburu nagusiak aztertuko ditu. Arreta berezia jarriko du Europako Ekonomia Erkidegoaren sorreran eta horren inguruan sortu ziren mitoetan. Ondoren, Europar Batasunaren legitimazio-iturriak aztertuko ditu, eta haren indargune nagusiak errepasatuko ditu; ondoren, EBk 2008tik bizi duen krisiaren sarrera gisa dituen ahulgune batzuk azalduko ditu. Azkenik, etorkizunari begira, EBk aurre egin beharreko erronka nagusiak aipatzen dira, Liburu Zurian zirriborratutako agertoki posibleak eta hizlariaren ekarpenak errepasatuz.
(Gazteleraz)
DATAK
2024ko urriaren 15 eta 22an
Asier Blas Mendoza
Zientzia Politikoan doktorea da (2011), eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle agregatua Politika eta Administrazio Zientzia Sailean.
2006tik irakasle da UPV/EHUn.
Gaur egun, Politika Konparatua, Sistema Politikoa Espainian eta Euskadin, Herritarren Parte-hartzea eta Nazioarteko Politika irakasten ditu.
Ebaluazio positiboa du Docentiaz programan eta ikerketa-tarte bat (seiurtekoa). 2002az geroztik, Parte Hartuz ikerketa-talde sendotuko kidea da. Ikerketa-ildoak honako hauek dira: demokrazia, aniztasun etniko-nazionalaren kudeaketa (power-sharing, federalismoa eta sezesioak), nazioarteko politika eta berrikuntza demokratikoa.
2012an “Manuel Giménez Abad” X. Saria irabazi zuen, “Modelo de democracia en las Comunidades Autónomas Españolas” lanagatik politika eta lurraldea deszentralizatzeari buruzko lanetarako.
Dozenaka argitalpen ditu, besteak beste, “The Jewel in the Crown: Co-optive Capacity and Participation During Austerity in Cardiff and San Sebastian-Donostia” (IJURR, 2018) eta “Power-sharing coalitions in the Basque Country (1987 – 1998): centripetal coalitions vs. consociational coalitions” (Nations and Nationalism, 2018).
Euskadi Irratia Telebistan (EITB) eta Argia aldizkarian kolaboratu ohi du.
2018ko otsailetik, Politika eta Administrazio Zientzien Departamentuko zuzendaria da.
IRAKASLEA
Marina Lertxundi
GAIA
Musika klasikoa XX. mendearen lehen erdian
(Gazteleraz)
DATAK
2024ko urriaren 3, 10, 17 eta 24an
APUNTEAK