Ismael Manterola Ispizua

Arte Historian lizentziatua Valentziako Unibertsitatean eta Arte Historian Doktorea EHUn. EHUko Arte Ederren Fakultateko Artearen Historia irakaslea da. Egunkarian, Berrian eta Gara egunkariko Mugalari gehigarrian arte kritika idatzi du. Gure Artea (2006), Bilbea eta Hari askeak: euskal artearen bi bildumen arteko elkarrizketa (2014), Desegindako oroitzapenen aurrean: Memoria eta Gerra Zibila (2022), Euskal letren bonbardaketa (2023) eta Aire errea (2024) izeneko erakusketak antolatu ditu. MHLI ikerketa taldeko kidea da. CYXAC masterreko arduraduna izan da eta orain Arte Ederren Fakultateko dekanoa.
Argitalpenen artean: Hermes y los pintores vascos de su tiempo. (2006), Maite ditut Maite. Transmisioa XX. mendeko Euskal herriko artean. (2017), “Franquismo y censura en las artes plásticas: un arte sin censura en el horizonte”. Censura y literatura. Memorias contestadas liburuaren kapitulua. (2020) “Ignacio Zuloaga y el País Vasco”, El verdadero Ignacio Zuloaga liburuaren kapitulua (2020), “Censura, memoria y arte público: un acercamiento al contexto vasco contemporáneo”, Memoria(s) en jaque: recuerdo, censura y microhistoria en la era de la posverdad, liburuaren kapitulua (2024). “Artea Gerran”, Kultura Gerra Zibilean (1936-1939) liburuaren kapitulua (2025).