Donostian jaioa (1986), 12 urterekin hasi zen antzerkian eta, Historian lizentziatu ondoren, Bartzelonara joan zen. Han, Arte Dramatikoko Goi Mailako Titulua lortu zuen, Eszenaratzean eta Dramaturgian espezializatuta. Ondoren, Euskadira itzuli zen, eta Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolako (Bilbo) lehen zuzendaria izan zen. Bertan, besteak beste, “Literatura dramatikoa”, “Aktoreen zuzendaritza” eta “Arte dramatikoaren eta dantzaren historia eta teoria, metodoak eta sistemak” irakasgaiak eman zituen. 2019tik, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregi eta Auditorioko Eszenatoki-burua eta Kulturako operazioen arduraduna da, eta bere prestakuntzarekin jarraitzen du hainbat masterren bidez, baita ikerketa- eta prestakuntza-jarduerarekin ere, hitzaldi eta argitalpenen bidez.
Paraleloan, bere jarduera artistikoari eutsi dio antzezle gisa (“Aventura en el teatro”, Arriaga Antzokia; “Goenkale”, EiTB; “Sueños de identidad”, SGAE; etab.) eta eszena-zuzendari gisa (“La finta giardiniera”, Opera Gazte; “La ópera de las cuatro notas”, Musika Hamabostaldia; “Títeres de cachiporra”, Inconscients; “La dolorosa”, “Don Manolito”, Sasibill Lirika; “Carmen”, Opus Lirika; etab.).