Euskal Herriko Unibertsitateko Zigor Zuzenbideko Unibertsitateko Irakasle Titularra da; Zuzenbidean Lizentziatua; Kriminologian Lizentziatua eta Zuzenbidean Doktorea (Cum Laude).
4 monografiaren eta Zigor Zuzenbidearen hainbat gaitan espezializatutako 90 artikulu eta liburu-kapitulu baino gehiagoren egilea da, horien artean nabarmentzekoak: tortura eta tratu degradatzaileen delitua; lan jazarpen morala; ziberkriminalitatea; esplotazio lanera bideratutako giza trafikoaren delitua; Zigor Zuzenbidea eta Atzerritarren Zuzenbidea; adingabeen arau-hausleen tratamendu juridiko penala; genero indarkeria; Zigor Zuzenbidea eta Memoria historikoa; araudia antiterrorista eta inkomunikazioko atxiloketa; eta pertsona juridikoen erantzukizun penala.
Gonbidatutako irakaslea da Freiburg (Alemania); Tübingen (Alemania); American University (AEB); GJ. Wiarda Institute of Legal Research (Herbehereak); Universidad Mayor de San Andrés (Bolivia); Universidad Autónoma Gabriel René Moreno (Bolivia); Universidad Centroamericana José Simeón Cañas (El Salvador); Universidad de Buenos Aires (Argentina); Rutgers University (AEB); Universidad de Aconcagua (Txile); Universidad Autónoma de Santo Domingo (Dominikar Errepublika) eta beste batzuetako unibertsitateetan.
Zigor Zuzenbidearen Nazioarteko Elkartearen kidea; Politika Kriminalaren Ikasketa Taldearen kidea; Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Kriminologikoetako Ikerketa Talde Finkatuaren kidea.
Ikerketa Nagusia eta lankidea Zientzia eta Teknologia Ministerioko; Hezkuntza eta Zientziako; Eusko Jaurlaritzako hainbat ikerketa-proiektuetan, delinkuentzia ekonomikoarekin; europar harmonizazio penalarekin; pertsona juridikoen erantzukizun penalarekin; giza eskubideekin; araudia antiterroristarekin, etab. lotutako materietan.
Ana Isabel Pérez Machío