Cesar San Juan

La mente a juicio: Trastornos mentales y conducta criminal

Hizkuntza Castellano
Gaia Kriminologia
Data
Lekua Modelo Aretoa

Hizlariak

Cesar San Juan

Psikologian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (1987). Gizarte Psikologiako espezialitatea, Lovainako Unibertsitate Katolikoan (Belgika), eta Psikologian doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), 1991n. Gizarte Psikologia Saileko (EHU) irakasle titularra, «Psikologia Juridikoa», «Psikologia...


Psikologian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (1987). Gizarte Psikologiako espezialitatea, Lovainako Unibertsitate Katolikoan (Belgika), eta Psikologian doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), 1991n. Gizarte Psikologia Saileko (EHU) irakasle titularra, «Psikologia Juridikoa», «Psikologia Kriminala» eta «Ingurumen Kriminologia» irakasgaiak ematen dituena. 2006tik International Research Centre on Delinquency, Marginality and Social Relationships delakoaren zuzendaria da. Sociedad Española de Investigación Criminologicako presidentea izan da, Sociedad Internacional de Criminologíako batzorde zientifikoko kidea, eta 2007tik 2011ra Revista Española de Investigación Criminologica-ko zuzendaria. Irakasle gonbidatua unibertsitate hauetan: Diego Portales (Santiago, Txile), Erdialdeko Amerikako Unibertsitatea (Managua, Nikaragua), San Simongo Unibertsitate Nagusia (Bolivia), London School of Economics (Londres, Erresuma Batua), José Simón Cañas Unibertsitatea (San Salvador, El Salvador) edo Palermoko Unibertsitatea (Buenos Aires, Argentina). Gaur egun, hiri-segurtasunarekin lotutako gizarte-arazoei buruzko hainbat azterlan egiten ditu, eta «Ingurumen-kriminologia: delituaren eta segurtasunaren ekologia» eskuliburuaren egileetako bat da. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Kriminologia Aplikatuaren Unibertsitate Sistemako Talde Kontsolidatuko (CRIM-AP) ikertzaile nagusia da, «A» kategorian sailkatua.