IRAKASLEA
Kike Amonarriz
GAIA
Euskara bidegurutzean
(Euskeraz)
DATA
2024ko azaroaren 7an
APUNTEAK
Euskara bidegurutzean: http://kostanelkartea.eus/wp-content/uploads/2024/11/241107-Zarautz_compressed.pdf
Kike Amonarriz
Euskal Filologia ikasketak egin zituen Donostiako EUTG-n. Jarduera profesionala euskalgintzaren alor ugaritara bideratu du: euskara elkarteak, soziolinguistika, umorea, komunikabideak… Aitaren eraginez bertsozaletu, eta Tolosako bertso eskolan ibilia da eta bertso-eskolak sortzen ere jardun du. Telebista programetarako bertsoak idatzi izan ditu (Sikofonia, Funtzioa, Txiskola).
Antolatzaile lanak egin izan ditu batik bat. Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen sorreran esku-hartze zuzena izan zuen: sortzaile batzordeko kidea izan zen. Ez du izan kargurik Elkartean. Tolosako Udaleko Euskara Zerbitzuburua zelarik bertsolaritza sustatzeko egitasmoak jarri zituen martxan: Tolosaldeko bertso eskola (Lizardi Kultur Elkartearen lankidetzaz) eta Tolosako ikastetxetako plana (ikastetxez ikastetxekoa).