IRAKASLEA
Iñaki Iturain Azpiroz
GAIA
Bizitzatik fikziora
EUSKARA BIDEGURUTZEAN, BAITA ZARAUTZEN ERE
Hitzaldi honetan, lehenik eta behin, euskarak munduko hizkuntzen artean duen lekua eta kokapena aztertuko dugu ariketa baten bidez, eta nabarmenduko dugu euskara hizkuntza gutxituen aitzindari dela eta euskaldunok badugula erantzukizuna beste hizkuntza-komunitateen aurrean.
Oinarrizko datu soziolinguistikoen azalpena egingo dugu, Euskal Herriko, EAEko eta Zarauzko egoera eta bilakaera landuz.
Euskara bidegurutzean dagoela diogunean zertan oinarritzen garen azalduko dugu: aldaketa globalak mundu osoan, eta aldaketa sozialak eta soziolinguistikoak gure gizartean. Horrekin batera, hizkuntza komunitatearen eraldaketa eta gaurko hiztunen ezaugarri soziolinguistikoak aletuko ditugu hausnarketa puntu hauetara ekarriz: Zergatik ez dugu egiten euskaraz, egin genezakeen momentuetan? Non jarri beharko lirateke lehentasunak?
Amaitzeko, aurrera begira zer egin genezakeen aipatuko dugu: bidegurutzetik ateratzeko oinarri orokorrak eta norberak egin dezakeena.
(Euskeraz)
DATA
2024ko urriaren 31n
APUNTEAK
Deskargatu hemen:
Iñaki Iturain Azpiroz
Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Zientzietako ikasketak eginak ditu. EITB sortu aurretik, telebistarako esatariak prestatzeko, Donostian eratu zen eskolan ibili zen.
Ibilbide profesional ia osoa euskarari lotutako lantegietan eman du, euskararen ezagutza, erabilera eta atxikimendua sustatzeko zenbait alorretan, adibidez irakasle eta teknikari artean, honako erakundeeetan: HABE, HAEE/IVAP, IRALE, eta EJko Hezkuntza Sailaren NOLEGA programan.
Idazteko zaletasuna izan du gaztetatik. Kazetaritza-lanak egin ditu, batez ere. Aia eta Orioko KARKARA herri-aldizkariaren sortzaileetakoa da, eta han aritu eta trebatu da idazten. Artikuluak idatzi ditu hainbat hedabidetan.
Bere jaioterriaren zenbait arlotan egindako ikerketetan oinarritutako liburuak ere argitaratu ditu: bertako euskararen ezaugarriak, historia, hango bertsolariak, arraunlariak… 2014an, honako liburua argitaratu zuen: 1936KO GERRAREN UBERA ORION. GERRA BAT BARRUAN DEGULA.
Azken 10 urteotan bertsoak eta ipuinak idatzi ditu; zenbait sari eskuratu ere bai. Bere azken liburuan “DENBORAREN ZUBIA” Gerrari buruz plazaratutako liburu hartan kontatu zituen giza istorioek barruan sortu zizkioten korapiloak askatzeko balio izan dio.