Gure berriak, ekintzak eta gehiago

blog-kostan-elkartea

Txangoa Bergarara eta Eibarrera – 23/01/25

IMG_5988

Joan den astean, hilaren 25ean hain zuzen ere, Bergarara eta Eibarrera txangoa egin genuen. Oraingoan, normalean baino apur bat gutxiago joan ginen, hotzak izoztuta utziko gintuen beldur. Egia da hotz handia egin zuela, baina primeran pasatu genuen.

Hasteko, Laboratoriumera bisita bat egin genuen, hainbat egun merezi dituena bere erakusketa, bideo eta abarrengatik. Aipamen berezia merezi du Elhuyar anaiek Wolframioa (Tungsteno) lehen aldiz isolatzea lortu zutela azaldu ziguten.

Gero, Bergaratik bisita gidatu bat egin genuen, Hiru Kaleen Ibilbidea deiturikoa. Zoragarria da.

Bergarako batuberreak eta tostoi ospetsuak erosi ondoren, indarberritu behar genuen eta hala izan zen. Bergarako Batzokian bazkaldu genuen, Berotan sartu ginen eta ala!!!. Berriro martxan. Ez dago gu geldiaraziko gaituenik!!!.

Autobusean igo eta Eibarrera joan ginen. Hemen bisita gidatu oso interesgarria izan genuen Armagintzaren Industria Museoan. Armagintza Eskolako Museotik ekarritako arma-bilduma zabala ikusi ahal izan genuen, baita Eibarren egindako produktu ugari ere (bizikletak, motorrak, josteko makinak…), Alfa, Lambretta eta antzeko marka ezagunekin. G.A.C., Orbea; B.N., El Casco, Boj, Jata, Solac… Damaskinatu eibartarrari eskainitako txokoa ere bisitatu genuen.

Egun bizi honen ondoren, autobusean sartu eta etxera itzuli ginen.

 

Argazki batzuk ikusteko, klik egin dezakezue “Galeriak”en.