Gure berriak, ekintzak eta gehiago

blog-kostan-elkartea

Txangoa Eguren Ugarte Upategira-23/11/15

BodegaEntrada

Joan den azaroaren 15ean Errioxara joan ginen.

La Herreratik igo ginen, pagadi eder batzuen artean.

Errioxako Balkoian jarri ginen, eta Sierra Kantabriaren oinetan inguruko herriak ikusteko aukera izan genuen.

Guardia bisitatu genuen eta Eguren Ugarte upategian ardo dastaketa bat egin genuen eta bisita gidatua upategira ere bai.

Ondoren, aipatutako upeltegiko jatetxean Errioxako jaki ederrak jan genituen.

Tripa “berotuta” genuela autobusera igo eta gure jatorrizko herrietara iritsi ginen irribarre handi batekin gure ahoan, egun borobil baten ondoren.

 

Argazki batzuk ikusteko, klik egin dezakezue “Galeriak”en.