José Luis de la Cuesta Arzamendi
La protección penal del bosque
Hizlariak
José Luis de la Cuesta Arzamendi
Zuzenbidean doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea, 1981) eta Kriminologian Goi-mailako Diplomatua (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea, 1988), doktorego eta doktorego ondoko ikasketak egin zituen Paueko (Frantzia), Edinburgoko (Eskozia, EB), Lovainako (UCL, Belgika) unibertsitateetan...
Zuzenbidean doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea, 1981) eta Kriminologian Goi-mailako Diplomatua (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea, 1988), doktorego eta doktorego ondoko ikasketak egin zituen Paueko (Frantzia), Edinburgoko (Eskozia, EB), Lovainako (UCL, Belgika) unibertsitateetan eta Atzerriko eta Nazioarteko Zuzenbide Penaleko eta Kriminologiako Max-Planck Institutuan (Friburgo, Alemania). Zuzenbide Penaleko katedraduna Donostiako Zuzenbide Fakultatean (UPV/EHU), Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendari hautatu zuten 2000. urtean, Antonio Beristain irakasle doktore sortzailearen oinordeko gisa.
Jasotako unibertsitateko ohorezko bereizgarrien artean, aipatzekoak dira Gizarte eta Giza Zientzien Euskadi Ikerkuntza Saria (2009) eta Alexandru Ioan Cuza Unibertsitateko (Iasi, Errumania) Honoris Causa Doktoretza. Zuzenbide Penaleko Nazioarteko Elkartean egin duen lana oparoa eta lorpen garrantzitsuz betea da.
1987an Revue-ko editore alboko izendatu zuten, eta 1989ko Vienako Biltzarreko editore-buru kide; bertan, Bassiouni presidentearen Batzorde Exekutiboan sartu zen idazkari nagusi alboko gisa.
Beijingeko Nazioarteko Biltzarrean (2004) presidente hautatu zuten, eta 2009an berriz hautatu zuten Istanbulgo Biltzarraren harira. Denbora horretan, José Luis de la Cuesta presidenteak gogor lan egin du Elkartearen irudia eta presentzia mundu eta eskualde mailan hobetzeko, eta erakunde eraginkorragoa lortzeko. Era berean, zientzia kriminalekin lotutako munduko bost elkarte nagusien arteko elkarrizketa eta lankidetza sustatu ditu —Zuzenbide Penaleko Nazioarteko Elkartea (AIDP), Kriminologiako Nazioarteko Elkartea (SIC), Defentsa Sozialeko Nazioarteko Elkartea (SIDS), Nazioarteko Zigor eta Penitentziaria Fundazioa (FIPP) eta Biktimologiako Mundu Elkartea (WSV)—, eta aliantzak eta lankidetza zabaldu ditu beste erakunde eta ikerketa-zentro garrantzitsu batzuekin; horien esparruan bi sari garrantzitsu sortu dira: Jescheck Saria, Atzerriko eta Nazioarteko Zuzenbide Penaleko eta Kriminologiako Max-Planck Institutuarekin (Friburgo, Alemania) batera, eta Siracusa Saria, ISISCrekin batera.
Ohiko bi agintaldiak bete ondoren, Ohorezko Presidente izendatu zuten Rio de Janeiroko Biltzarrean, 2014ko irailean. José Luis de la Cuesta presidentea mundu globalizatu batean justizia penaleko sistema humanizatzearen defendatzaile sutsua da. Bere ekoizpen zientifiko oparoa —besteak beste, tortura-delituari, heriotza-zigorrari, espetxe- eta biktimologia-gaiei edo, oro har, gizatasun-printzipioari buruzkoa— pertsonaren duintasunaren errespetuaren aldeko, eta zigor-arloko eta prozesu-arloko oinarrizko eskubide eta postulatuen bermearen eta defentsaren aldeko funtsezko alegazioa da, esku-hartze zigortzailearen maila guztietan, barne- zein nazioarte-mailan. Elkartearen erakunde-bizitzari egiten dion ekarpenak oso garrantzitsua izaten jarraitzen du.