1980ko hamarkadatik aurrera kulturgintzan dihardu, hainbat arlotako gizarte-erakundetan partaide gisan, besteak beste:
Garabide elkartean, munduko hainbat herrialdetan hizkuntza-lankidetzan.
Hainbat argitalpen egina da gai sozio-ekonomikoetan eta hizkuntzaren inguruan.
Euskaltasunaren inguruko bere gogoetarik osatuena Hiztunpolisa liburuan argitaratu zuen (Pamiela, 2013).
Euskara biziberritu nahi bada, batua sortu zen garaian bezala, 2021ean ere bisio eta estrategia berriak definitu behar direla aldarrikatu du Sarasuak, euskararen erabileran urrats sendoa behar dela lau alor hauetan: lan-eremuan, astialdian, hezkuntzan, eta hedabideetan.
Akordio politikoaz, euskalgintzako eragileen munta handiko artikulazioaz, eragileen mapa osatzeaz, udalen ekarpenaz, tokiko mugimendu euskaltzaleen paperaz, Euskararen Gizarte Erakunde multzoaren rolaz, prozesu horren beso teknikoaz, sektore publikoaren garaiaz, kontakizunaz eta antigorputzez jardun ondoren, egungo abagunearen bi angelu konbinatu beharraz oharpena eginez bukatzen du gogoeta.
2014ko azaroaren 27an Euskararen Aholku Batzordean sartu ziren hemezortzi kide berrietako bat izan zen Jon Sarasua, Kike Amonarriz eta Kirmen Uriberekin batera