Gorka Zabaleta Lopetegi naiz (Zumaia, 1973), kazetari formazioz, ofizioz eta bokazioz.
2019tik Urolako Komunikazio Taldea Kooperatibako zuzendari nagusia naiz, eta lehen eskutik ezagutu dut gure eskualdean euskarazko kazetaritzak izan duen bilakaera azken 30 urteotan.
1994an Baleike aldizkaria sortu genuen Zumaian hainbat lagunen artean, herriari euskarazko hedabide bat eskaini nahian. Baleiken egindako lan onaren seinale dira, bestak beste, 2010ean irabazitako Rikardo Arregi kazetaritza Sari Nagusia (euskarazko kazetaritza sari nagusia da), edota hiru urtez irabazitako CAF-Elhuyar zientzia kazetaritza sariak.
1996tik 2007ra Euskaldunon Egunkarian eta Berrian egin nuen lan, kiroletan batez ere, 2000ko irailean nire ametsa betetzeko aukera izan nuen: Olinpiar Jokoetan kazetari jardutea, Sidneyn.
2012tik Tokikomeko administrazio kontseiluko kide ere banazi, eta ordutik euskarazko tokiko hedabideen garapena eta profesionalizazioa bultzatzea izan da nire helburu nagusia.