Zuzenbidea, Ekonomia eta Gizartea

IRAKASLEA

Juan José Alvarez

GAIAK

Nola planteatu behar da goi-mailako hezkuntza gaur egungoa bezalako gizarte batean?

Integritate instituzionala eta demokraziaren krisia

(Gazteleraz)

DATAK

2019ko azaroaren 26an

2019ko abenduaren 3an

APUNTEAK

Deskargatu hemen

Juan José Alvarez.

Legelaria eta Zuzenbideko katedraduna. Zumaian jaioa, 1964ko maiatzaren 11n.

Zuzenbidean doktoratu zen 1993an, Los Foros de competencia judicial internacional en materia marítima tesiarekin. Aurrean dauden arau-blokeen arteko harremanen azterketa, doktoregoko aparteko saria, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gobernu Batzordeak emana.

EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna 2001. urtetik. UNEDek Bergaran duen ikastetxeko zuzendari akademikoa izan da 1996tik 2010era bitartean, eta jarduera zabala garatu du ikastaroen zuzendari eta hizlari gisa estatuko eta nazioarteko konferentzietan.

Era berean, Eusko Ikaskuntzaren jarduera juridikoak koordinatu ditu, mugaz gaindiko eremu hispano-frantsesari dagokionez, eta 2004 eta 2010 artean Eusko Ikuntzaren Asmoz Fundazioaren patronatuko kide izan zen. Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluko idazkari nagusia (2003-2010), 2010eko irailetik Gobernantza Demokratikoaren Institutuko (Globernance) idazkaria eta Hispano-Frantziaren Mugaz Gaindiko Behatoki Juridikoko Batzorde Akademikoko kidea da, besteak beste.

Itsas zuzenbidean, nazioarteko merkataritzaren zuzenbidean eta eskualdeen arteko zuzenbidean hainbat monografiaren egilea.

Gainera, egilekidea da eta hainbat artikulu argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan.

Irakaskuntza- eta ikerketa-jardueraz gain, jardunean aritu da abokatu gisa, eta XEY (1987-1996) eta OTEIC (1996-1997) enpresa-taldeetako aholkulari juridikoa ere izan da, bai eta Cuatrecasas abokatuen bulegoko kanpo-aholkularia ere. Eta, bestalde, legegintza-proiektuak prestatzen parte hartu du: Euskal Zuzenbide Zibilaren Legearen aurreproiektua eta Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibilaren 3/92 Legearen erreforma.

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien saria jaso zuen 2015ean.

Aldizkako argitalpenak idazteko hainbat kontseilutako kidea, hala nola Itsas Zuzenbideko urtekaria, Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko Espainiako urtekaria, Eurobask, lurreko, itsasoko, aireko eta multimodaleko garraioaren zuzenbideko aldizkaria eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buletina.