Kirola

IRAKASLEA

Haimar Zubeldia

GAIA

Txirrindularitza bizi duen baten experientzia

(Euskeraz)

DATA

2023ko abenduaren 14an

APUNTEAK

Haimar Zubeldia Agirre

Txirrindulari euskalduna da. 2017ko Donostiako Klasikoan erretiratu zen, Trek-Segafredo talde estatubatuarrean.

Beheko kategorietan pistako eta ziklo-krosko lasterkari nabarmena izan zen, hainbat domina lortuz. 1998an egin zuen debuta profesionaletan, Euskaltel-Euskadi taldearekin. Hamaika denboraldiren ostean Astanak fitxatu zuen 2009an.

Nazioarteko zirkuituan garaipenik lortu ez zuen arren, Itzuli Handietan nabarmendu zen ohorezko postuak lortuz. Hamargarren izan zen 2000ko Espainiako Vueltan eta hamaikagarren 2002ko Espainiako Vueltan; Frantziako Tourrean, bosgarren amaitu zuen 2003an (hirugarren bi postu, laugarren bi eta bosgarren bat etapa ezberdinetan), 15. izan zen 2005ean, zortzigarren 2006an (bigarren postu bat etapa batean), bosgarren 2007an eta seigarren 2012ko edizioan.

Tourraren aurreko lasterketako sailkapenean ere postu nabarmenak lortu zituen, Dauphiné Libéré bigarren, hirugarren eta seigarren izan zelarik 2000, 2002 eta 2008 denboraldietan, hurrenez hurren.