Filosofia

IRAKASLEA

Jesús Mª Mujika

GAIAK

Egun ditugun apustuei aurre egiteko baldintzak

Egun, garbi eduki beharreko gauzak

Politikarekiko dugun jarrera

 

(Euskeraz)

DATAK

2024ko martxoaren 7, 14 eta 21ean

APUNTEAK

Jexuxmari Mujika Arakistain (Aizarna, 1946)

 

Filosofian Lizenziatua Münster-ko (Alemania) Unibertsitatean, eta Geografia eta Historian UNEDen.

Filosofia eta Etikako irakasle jubilatu arte, Deustoko Unibertsitatean (Donostiako Campusean) eta Donostisko Santo Tomas Lizeoan.

EREIN argitaletxeko Administrazio Kontseiluko lehendakari.

ETB eta Euskadi Irratiko tertulietan kolaboratzaile.

Adinekoen Elkarte ezberdinetako formazio kurtsoetan kolaboratzaile.

 

Landu ohi ditudan gaiak: filosofiarekin  erlazionatutako gaiak, batik bat bere alderdi praktikoenarekin, Etikarekin,  zer ikusia dutenak.

 

Zergatia: Gizakiok, mendebaldean batez ere, bizi izan dugun progresoaren kontzeptu eta errealitateak, azken denboratan zurrunbilo batean sartuak ote gauden sentitzera eraman gaitu, eta etorkizunaz dugun ikuspegia baikor mantentzea zail egiten zaigu. Gertakizun berriak bata bestearen gainean datozkigu, eta teknologien garatze etengabekoak zaildu egiten digu, eta nola, gertatzen dena, gertatzen zaiguna, ulertzea, eta, ondorioz, gero eta zailago iruditzen zaigu geure bizitza eta geroa egoki bideratu ahal izatea.

 

Errealitate honek, guztiz berri zaizkigun kontzeptuetara jarri beharrak –intelijentzia artifiziala, transhumanismoa, giza espezie berria, etabar– gogoeta ausartari heltzera behartzen gaitu, adorea ez galtzera, eta geure kabuz pentsatzera eramango gaituen eta ekintzara bultzako digun guztiari heltzera.

 

Adinean aurrera goazenok ere behartzen gaitu, bai, ze guri geure geroa ezik gure ondorengoena ere interesatzen zaigu; gizateriarena, oro har. Bereziki behartzen gaituela ere esango nuke, ze  gure bizitzan bildu ahal izan dugun esperientzia guztiak irakatsi digunaz balia bai gaitezke eerantzunak ematerakoan, eta hori ez daiteke alferrik galdu.

 

Bizi behar izan ditugun aldaketa gero eta bizkorragoak, gaur ezagutzen ari garenak eta bihar ezagutuko ditugunak ulertu nahiak eta beharrak, eduki izan ditugun eta dauzkagun errealitatearen ikuspegi eta honi buruzko kontzeptu eta balioak birpentsatzera eraman behar gaitu. Nola ulertu gaur, humanismoa, aurrerapena, bakea, bizikidetza, libertatea, berdintasuna, indibidualitatea, lehia, tolerantzia, errespetoa, barkazioa, sexoa eta jeneroa, arriskua, heziketa, …; nola ulertu ere, geure bizitza soziala bideratzeko beharrezko ditugun erakundeak: familia, erakunde politiko eta zibilak, hezkuntza erakundeak, zaintza erakundeak, etabar.

 

Eginkizun honetan laguntzea da filosofiaren egitekoa. Filosofiak norberarekin hitz egitea dakar, beldurra gaindituz norberaren egiazko intimitateraino sartzea. Elkarrizketa hau, baina, besteekin batera bakarrik egin daiteke, besteen laguntzarekin, besteengandik gogoz eta nortasunez jasotako hitzen bidez.

 

“Bestek pentsa gaitzaten nahi ez badugu, geuk pentsatu behar dugu”. Hemen dago koska: asuntoa ez dela bizitzagandik zer espero dugun, bizitzak guregandik zer espero dezakeen baino.