Esperientziak

HIZLARIAK

Telmo Irureta

GAIA

De agua y arena film laburra + solsaldia

(Euskaraz)

DATA

2026ko apirilaren 23an

APUNTEAK

 Telmo Irureta

Aktore zumaiarra, 1989ko urtarrilaren 8an jaioa.

Magisteritzan diplomatua eta Pedagogian lizentziatua.

Antzerki-ikasketak Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean burutu zituen.

Hezkuntzarena baino gehiago interesatu zitzaion interpretazio-mundua.

Bere kurrikulumean ‘Toquecito minus’ bakarrizketa eta ‘Striptease’ espektakuluaren parte zen ‘Zutaz blai’ antzezlana dira azpimarragarri.

Telebistan ‘La que se avecina’ telesailean eta ‘Barre librea’ programan ikusi dugu.

Kepa Errastirekin idatzitako eta Aitziber Garmendiarekin antzeztutako ‘Sexberdinak’ lanagatik Euskal Aktore Batasunak Besarkada saria eman zion.

Telmo Fernando Francoren ‘La consagración de la primavera’-ko protagonistetako bat da. Film honetan gorpuztutako David pertsonaiarekin Aktore Berri Onenaren Goya saria irabazi zuen.

Orain 2024ko urrian estreinatu zen Mireia Gabilondoren ‘Sabes que las flores de plástico nunca han vivido, ¿verdad?’ komedia tragikoarekin dabil biran.