Ekonomia zirkular

IRAKASLEA

Unai Villalba Eguiluz

GAIA

Ekonomia zirkular

(Gazteleraz)

DATA

 2024ko apirilaren 23an

APUNTEAK

Ekonomia zirkular

Donostia, 1979ko apirilaren 16a

Ekonomia Zientzietan lizentziatua eta Garapen Ikasketetan Doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. Graduko eskolak ematen ditut Ekonomia Iraunkorrari buruz; HEGOA-ko Globalizazio eta Garapena masterrean post-garapena, desazkundea eta Bizitze Onaren inguruko klaseak; eta GEZKI-ko Ekonomia Sozial eta Solidarioa masterrean nazioarteko lankidetzari buruzko eskolak.

HEGOAn (Garapenerako eta Nazioarteko Lankidetzako Ikasketen Institutua) atxikitako ikerlaria naiz. Lankidetza deszentralizatua, garapen estrategiak, ekonomia soziala eta solidarioa, ekonomia ekologikoa eta garapenaren azterketa kritikoak egin ditut hainbat proiektuetan. Giza Segurtasuna, Tokiko Giza Garapena eta Nazioarteko Lankidetzari buruzko ikerketa-taldeko kidea ere banaiz (Euskal Unibertsitate Sisteman A taldean). Hainbat herrialdetan ikerketa egonaldiak egin ditut (Oxford University, Open University, UK; FLACSO-Ecuador; FLACSO-Guatemala).

Nire ikerketa lerro nagusiak garapenaren azterketa kritikoak, ekonomia sozial eta solidarioaren eta ekonomia ekologikoaren arteko loturak, eta garapenaren lankidetzan gizarte parte hartzea dira. Nazioarteko aldizkari, liburu eta liburu kapituluetan argitaratu dut gai hauen inguruan.