Tag: deporte

Euskal Kontzertua

IRAKASLEA

Itziar Aguirre Berriochoa

GAIA

Euskal ekonomi kontzertua

(Gazteleraz)

DATA

2024ko abenduaren 10ean

APUNTEAK

Deskargatu hemen

Itziar Aguirre Berriochoa

Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, zuzenbide juridiko-ekonomikoan espezializatua, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Zuzenbidean espezializatutako diploma du. Horrez gain, UNEDek Giza Baliabideen Zuzendaritzan aditua den ikastaro bat egin du, eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberak eta Mondragon Unibertsitateak MBA Executive bat. 2017tik 2024ko uztailera bitartean Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Ogasuneko sailburuorde gisa izandako esperientzia profesional zabalak eta 2013 eta 2017 artean Ogasun eta Finantza Saileko Zerga Administrazioko zuzendari izandakoak abalatzen dute Agirre orain Gipuzkoako Foru Ogasuna kaudimen osoz zuzentzeko.

Euskadiko zerga sistema ondo ezagutzeaz gain, Agirrek euskara eta ingelesa menperatzen ditu, eta esperientzia handia du hainbat erakunde publikotan; izan ere, Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide izan da 2007 eta 2013 artean, eta Urretxuko Udaleko zinegotzi 2003tik.

Coaching

IRAKASLEA

Antonio González Txabarri

GAIAK

Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa

Nola irten zure erosotasun-gunetik

(Erderaz)

DATAK

2024ko azaroaren 19 eta 26an

APUNTEAK

Tamaina dela-eta, ikasgelan eskatu nahi duenak

Antonio González Txabarri

Antonio González Txabarrik Zarauzko Udalaren saria jaso du, 40 urte baino gehiagoz Zarauzko eskubaloiari eskaini dion dedikazio eta loturagatik.

13 urterekin hasi zen jokatzen, La Salle ikastetxean; Eibarko Unibertsitate Laboralarekin ere jokatu zuen. Ikasketak amaitu ondoren Zarautzera itzuli zen eta Lehen Nazional mailako senior taldean hasi zen jokatzen. Leongo Ademar, Octavio Akademia, Oviedo… bezalako taldeen aurka jokatzen zuten, baina Zarautz kiroldegirik ez zutenez, Federazioak Donostiako Gasca kiroldegian jokatzera behartzen zituen, eta ez Munoan, haiek ordura arte egiten zuten bezala. 1976. urtea zen. Zarautzen kiroldegirik ez zuenez (1981ean inauguratu zen), zuzendaritzak uko egin zion maila nazionalari, gastu asko baitzekartzan. Baina berarentzat akats handia izan zen, gero 25 urte kostatu baitzen galdutako kategoria berreskuratzea.

1986an erretiratu zen. Ordurako entrenatzaile nazional titulua atera zuen eta jokatzeari utzi eta entrenatzera bakarrik dedikatzeko konbentzitu zuten. Erabaki hori bizitza osoan damutu zaio, 27 urte besterik ez baitzituen.

Lehen taldeko neskekin hasi zen. 3-4 urte eman zituen neskak entrenatzen. Gero La Salleko Kirol Batzordean sartu zuten.

Goiza paseatu, erosketak egin, bazkaria prestatu eta abarren artean pasatzen zaio; arratsaldean, Euskadiko zein Estatuko federazioei, klubei eta enpresei ematen dizkien lidergo-hitzaldiak prestatzen aritzen da. Coaching kirol titulua atera zuen pandemian zehar. 8 orduko ikastaroak ematen ditu, edozein kirol-jardueratarako, ez soilik eskubaloirako. Mundu guztiari irekita dago… lanpetuta eta entretenituta…