Maiatzaren 3an Zerain eta Segurara txangoa egin genuen.
Eguraldi zoragarriarekin bisitatu genuen Zerain, Larrondoko Zerrategi Hidraulikoa, Meatze Barrutia bere labe eta interpretazio zentroarekin eta Museo Etnografikoa.
Arratsaldean, bazkalostean, Segurara abiatu ginen. Bertan bisita gidatu batez gozatu ahal izan genuen, geroago Ondarre landetxean gazta gozo bat dastatzeko.
Beste egun bizi bat!!!
Argazki batzuk ikusteko, klik egin dezakezue “Galeriak”en.