Kostan Elkartea
Nor gara? Eta zer egiten dugu?
Beste hainbat faktoreren artean, Ezagutzaren eta Informazioaren Gizartearen etorrerak gauza asko aldatu ditu gure gizartean. Eta horietako bat da gizartearen partaidetzari ematen ari zaion zentzua. Gaur egungo gizarteak orain arte ezagutu ditugun partaidetza ereduekiko desberdinak diren ereduak eskatzen ditu.
Gizon eta emakumez osatutako elkarte bat gara, eta gure aisialdiko denboraren zati bat prestakuntza eta kultur jardueretara bideratzeko gogoz eta prest gaude, batez ere, pertsona helduen bizi baldintzak hobetzen laguntzeko, gizarte ekimen berriak sustatuz era horretan.
Urola Kostaren eskualdean ikasketa eta etengabeko prestakuntza eskatzen duten pertsona edadetuen taldeari zuzentzen gatzaizkio, honela aukera emateko bakardade egoerak eta isolamendua saihesteko eta beren garapen pertsonala lantzeko.
Historia
MUGABEk antolatutako Esperientzia Eskolan urtebeteko prestakuntza jaso ondoren eta bertan jarraipenik ezin izan genezakeela ikusita, Elkarte bat sortzea erabaki genuen sortutako harremanei eusteko eta ikasten jarraitzeko genuen kezkari erantzun bat emateko.
KOSTAN elkartea 2007ko maiatzaren 16an eratu zen, eta Eusko Jaurlaritzak onartu zuen 2007ko ekainaren 21ean, G 20946976 IKZ zenbakiarekin.
Hein berean, Zuzendaritza Batzorde Erabakitzaile bat sortu da, honako osaera duena: lehendakaria, idazkaria, diruzaina eta beste lau kide.
Estatutuetan daude jasota zehatz-mehatz elkartearen ezaugarriak.
Elkartearen finantziazioa bazkideen urteko kuotan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Zarauzko Udalaren ekarpenean oinarritzen da. Urola Kostako Mankomunitateak ere laguntzen du.
Helburuak
Helburu nagusitzat 50 urtetik gorako adineko pertsonen etengabeko prestakuntza du Kostan Elkarteak, eta baita bazkideen arteko harremanak nahiz antzeko kezkak dituzten beste elkarte batzuekiko harremanak sustatzea ere. Helburu zehatzak:
- Ezagutzarekiko interesa sustatzea.
- Harremanak indartzea, garapen intelektuala eta laguntasuna helburu hartuta.
- Belaunaldien arteko loturak sortzen saiatzea, harreman horiek aberastuz horrela.
- Ezagutzak eta esperientziak elkartrukatzea.
- Isolamendu egoerak ekiditea gizarte-ekintzetan parte hartzera bultzatuz.
- Adineko pertsonek gizartean duten indarrari balio ematea.
- Helburu horiek lortzeko proiektu espezifiko zehatzak landuko dira. Proiektu horien bitartez bazkideek proposatzen dituzten ekimenei buruzko kultur eta/edo ikerketa jarduerak bideratuko dira.
Jarduerak
Zer egiten dugu?
Elkartea ez da bizi garen gaurko egoerarekin zerikusirik gabekoa: krisi egoera ekonomikoa, soziala, balioetakoa eta abar. Horregatik, egoera honek sentikor bihurtuta, inguratzen gaituen errealitateko behatoki sozial bezala ere jokatzen dugu, beti adi pertsonen beharrei, kolektibo bereziei, eta eskasiako egoeretan bizi diren pertsonen zailtasunei (bakardadea, arazo sozialak…). Gure jardueren bidez eta borondatezko lanaren bidez, apal-apal saiatzen gara gure hondar aletxoa gehitzen pertsona hauen eta bere ingurunearen egoera hobetzeko.
Irakaskuntza formazio-arloa
Etengabeko trebakuntza bultzatzeko, interes orokorreko gai zehatzei buruzko ikastaroak eta hitzaldiak.
Kultura ekintzen saila
Adinekoei egokitutakoak dira, eta elkartearen foroak izan daitezke, nahiz beste hainbat. Ideiak partekatzea da helburua.
Komunikazio arloa
Elkartearen lorpenak, ekimenak eta proiektuak gizarteratzeko hainbat saio egiten da, elkarteko kideok adineko pertsona gisa egiten duguna zabaltzeko. Zarauztarrekin eta eskualdeko herritarrekin komunikazio egonkorra mantentzea da helburua.
Osasun fisiko eta psikikoaren prebentzioa eta sustatzea
Ohitura osasuntsuak sustatzeko, hainbat ekitaldi egiten da eta aholkularitza eskaintzen da, bai bazkideentzat, bai herritarrentzat oro har.
Gizarte saila - Erakundeetako aholkulari batzordeetan parte hartzea
Ideien hartu-emana, gizarte jarduerak eta proiektuak sustatzeko, udalerriko beste elkarteekin lankidetzan.