Balmaseda hobeto ezagutzeko helburuarekin antolatu zen genuen udaberriko txangoa, 2018ko martxoaren 14an. Bertako La Encartada fabrika-museoa bisitatu genuen. Lantegi horretan1892. urtean sortu zutenetik harik eta 1992. urtean itxi zuten arte, artilezko puntu-lanak egiten zituzten. Txapelak, mantak, galterdiak… egiten zituzten, bai eta armadarentzakoak ere garai batzuetan. Adibide bereizgarria da benetan Bizkaiko industria-sarean. Batetik, artilezko ehungintzaren industria-sektoreak zeresan txikia dauka lurraldean, baina aintzindaria izan zen industriaren aroko aurrerapen teknikoak ezartzeko orduan. Bestetik, are interesgarriagoa da, bere sorreratik bertatik ezer gutxi aldatu delako. Izan ere, bere kokaguneak, langile-koloniak, plentinen eta barren sistemak eta makinek iraultza industrialaren hasierara garamatzate eta orduko eguneroko bizitza hurbilagotik ezagutu. San Roque Komentu jatetxean ondo bazkaldu ondoren, herria eta Balmasedako Historioaren Museoa bisitatu genituen gida batekin. Bueltan, beste bide bat hartu genuen inguru diferenteak ikusteko, eta bidean Artziniegako monumentu batzuk eta Aiala Jauregia ikusi genituen.