Kostan elkartean ohitura den bezala, lehen hiruhilekoko txangoa egin berri dugu. Oraingo honek Iruñera eraman gaitu 2019ko azaroaren 13an. Egun euritsu batekin irten ginen baina nola ez, behin Dos Hermanas igarota argia aldatu egin zen eta Iruñera iristean hiri fresko baina argitsu batekin egin genuen topo.
Bisita gidatua egin genuen Iruñeko alde zaharretik: San Lorentzo eliza (San Fermin kapera), Kale Nagusia, Comptos Ganbera, San Saturnino eliza, Portalapeako Belena, Udaletxeko plaza, Burgoen plaza, Redingo Baluarte.
Ibilaldi polit honen ondoren, Iruñeko Katedrala bisitatu genuen bertako gidariekin.
14: 00etan Iruñeko jatetxerik onenetako batera joan ginen bazkaltzera: Otano etxera.
Bazkalostean, harresietan barrena ibilaldia egin genuen: gotorlekua, Takonera lorategiak…
Ondoren etxera itzultzeko autobusa hartu genuen.
Beste egun gastronomiko-kultural zoragarri bat.