Memoria historikoa

IRAKASLEA

Lurdes Herrasti Erlogorri

GAIA

Memoria historiakoa

(Euskeraz)

DATA

2024ko abenduaren 19an

APUNTEAK

Lurdes Herrasti Erlogorri

Historialaria eta antropologoa da. Ikerlari dihardu Aranzadi Zientzia Elkarteko antropologia sailean.

Geografia eta Historiako lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean Irakaskuntza Ertaineko irakaslea. Osteoarkeologian espezializatua. Historiaurretik gaur egun arteko hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du. Hileta-testuinguruen azterketan zentratuta, osteoarkeologo gisa duen ospea argitalpen zientifiko ugaritan islatu da. Gerra Zibilean eta diktadura frankistan errepresaliatutako pertsonak hobitik atera eta identifikatzeko proiektuetan aktiboki parte hartzen du.

Herrasti 1980ko hamarkadan hasi zen Arantzadiko Historiaurreko Departamentutik antolatzen ziren indusketetan parte hartzen. Erralla izan zen lehen indusketa.

Urte horietan, pertsona talde bat elkartu zen sailean, eta egiten ziren jarduerak dibertsifikatzen hasi ziren, beste indusketa eta lan-ildo batzuk irekiz. Taldetxo horretan emakumeak bazeuden ere, ilusio handiarekin denak, gutxik lortu dute arkeologo lanetan aritzea.

Antropologia fisikoaren arloan lanean jarraitu zuen Lurdesek, indusketa arkeologikoetan aurkitutako aztarnen azterketa antropologikoa egiten, eta antropologia fisikoko saila bultzatu zuen, hainbat lan-ildo abian jarrita.

Gaur egun, Aranzaditik kanpo gehien ezagutzen den jarduera memoria historikoaren azterketaren barruan egiten dena da. Hobi komunen desobiratze prozesuetan eta aurkitutako aztarnen azterketan esku hartu du, Memoria Historikoaren hainbat elkarteren lankidetzaz. Ez da lan erraza eta karga emozional handia du.

Bere jardueraren zati garrantzitsu bat dibulgazioa da: informazio-hitzaldiak, argitalpenak, eskatzen duten eskolekin lan egitea eta datu-base ireki bat sortzea desobiratze lanetan sortutako informazio guztia jasotzeko.