IRAKASLEA
Margarita Ruyra de Andrade
GAIA
Zuloagak, euskal artistak
(Gazteleraz)
DATA
2025ko martxoaren 27an
APUNTEAK

Margarita Ruyra de Andrade
Kulturazalea da zentzu zabalenean, artisautza eta autore moda barne. Enpresa-abokatua da ICADEn (E-1), eta museologiako masterra du Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Enpresen administrazioan doktorea da ICADEn, graduondoak ditu marketinean Saint Louis Universityn, fund raising-a University of Indianan eta museoen kudeaketa ICOMen. Espainiako Museologoen Elkartearen eta Museologia Aldizkariaren sortzailea izan zen (10 urtez zuzendu zuen). 2003an, bere senarrarekin – Ignacio Suárez-Zuloaga Gáldiz – CLI marketin-aholkulariak enpresa sortu zuen, aurrezki-kutxen eta bankuen gizarte-ekintzan espezializatua. 2008an Zuloaga Fundazioa sortzeko ideia izan zuen, eta harrezkero bertako zuzendaria izan da. Egun horietan jarri zuen martxan “España Fascinante” tokiko turismoa eta kultura sustatzeko plataforma. 2019an, Valentina alabarekin eta senarrarekin moda motela, artea eta artisautza sustatzeko “EsFascinante” enpresa sortu zuen. Azkoyen Taldeko administrazio kontseiluko kide izan zen hiru urtez.
2018tik “Fundación Joven Compañía de teatro para jóvenes” fundazioaren patroia da. Margaritak ikerketa-atikuluak idatzi ditu Museologia Aldizkarian, Espainiako Informazio Komertziala aldizkarian eta prentsa nazionaleko zenbait hedabidetan. Kultura kudeatzeko irakasle bisitaria ere bada.
2020tik arte erakusketak komisariatzen ari da, besteak beste, “Daniel Zuloaga, zeramikaren aztia”, “Zuloaga, ijitoaren eta flamenkoaren artean” eta “Zuloaga, Goya eta Aragoi: izaeraren indarra”.
Margarita lau seme-alaben ama da: Ignacio, Valentina, Miguel eta Daniel.