Gure berriak, ekintzak eta gehiago

blog-kostan-elkartea

SAN TELMO MUSEOA BISITATZEKO PROGRAMA azaroaren 8an

Joan-etorria transporte publikoan egingo dugunez, nork bere bidaia ordainduko du eta, neuri batean, erabakiko du zein ordutan ailegatu museora eta zein ordutan alde egin.  Kostan Elkarteak antolatuko duena hauxe da:

  • Eguerdiko 12:00etan elkartuko gara San Telmo Museoaren atarian bisita gidatua egiteko.
  • 14:00etan bazkalduko dugu gertu dagoen jatetxe batean.
  • 15:30ak aldera, nahi duena, eta eguraldia lagunduta, Urgulletik igoko gara Historiaren Etxea bisitatzera. Bertan, Donostiari Begira izeneko erakusketa bisitatuko dugu, hiriaren sorrera eta garapena hobeto ezagutzeko. Jarraian, goiko terrazatik, izugarrizko bista ona izango dugu ingurua miresteko.  

 
Kontuan hartu behar da Historiaren Etxera igotzeko ordu erdi bat edo emango dugu, aldapa gorako bidea dela eta. Ez da zaila, baina denboratxo bat eskatzen du, igotzeko bide diferenteen artean edozein hartuta ere. 17.00etan ixten dute ateak. Parkea, bera, iluntzean ixten dute.
 
Txangoa doan da bazkideentzat (nork bere transporteko gastuak bere gain harturik). Parte hartu nahi baina bazkide ez denak 25€ ordaindu beharko du. Izena emateko orriak klaseko aretoan bete edota korreo elektronikoaren bidez info@kostanelkartea.eus esan daiteke, beti ere garbi esanda zein ekintzetan parte hartu nahi duzun (Museoa, bazkaria, Historiaren Etxea).
 
ADI EGON: Txangoa bazkidearentzat doan bada ere, Kostan elkartearentzat ez ordea, beraz, eskatzen dizuegu arduratsu izatea izena ematearekin, elkarteak ondo antolatzeko zenbat izango garen.

1a baino lehenago apuntatu behar duzue!!!!
 

Txangoa Balmasedara

Balmaseda

Balmaseda hobeto ezagutzeko helburuarekin antolatu zen genuen udaberriko txangoa, 2018ko martxoaren 14an. Bertako La Encartada fabrika-museoa bisitatu genuen. Lantegi horretan1892. urtean sortu zutenetik harik eta 1992. urtean itxi zuten arte, artilezko puntu-lanak egiten zituzten. Txapelak, mantak, galterdiak… egiten zituzten, bai eta armadarentzakoak ere garai batzuetan. Adibide bereizgarria da benetan Bizkaiko industria-sarean. Batetik, artilezko ehungintzaren industria-sektoreak zeresan txikia dauka lurraldean, baina aintzindaria izan zen industriaren aroko aurrerapen teknikoak ezartzeko orduan. Bestetik, are interesgarriagoa da, bere sorreratik bertatik ezer gutxi aldatu delako. Izan ere, bere kokaguneak, langile-koloniak, plentinen eta barren sistemak eta makinek iraultza industrialaren hasierara garamatzate eta orduko eguneroko bizitza hurbilagotik ezagutu. San Roque Komentu jatetxean ondo bazkaldu ondoren, herria eta Balmasedako Historioaren Museoa bisitatu genituen gida batekin. Bueltan, beste bide bat hartu genuen inguru diferenteak ikusteko, eta bidean Artziniegako monumentu batzuk eta Aiala Jauregia ikusi genituen.

Txangoa Ordizira

Mercado de Ordizia, Ordizia, Gipuzkoa, Pais Vasco, Spain

Ordizia ezagutzea zen elkartearen udazkeneko bidaiaren aurreneko helmuga 2017ko azaroaren 21ean. Erdiaroko hirigune historikoa bizitatu genuen, Jasokundeko Andre Mariaren parrokian hasita, eta hortik aurrera eraikinik inportanteenak ezagutzeko ibilbidea egin genuen. Ondoren, 1512. urte geroztik, asteazkenetan antolatzen den azoka famatuara abiatu ginen, bertako produktuak ezagutzeko eta erosteko. Jarraian, Elikadura eta Gastronomiaren Zentroan, ikusentzunezko materialaren laguntzaz, gehiago ikasi genuen azokaren jatorriaz eta orain arteko garapenaz. Goiz entretenitua eta interesantea borobildu genuen Martinez jatetxeko bazkariarekin.

Arratsaldean, Igartubeiti baserri-museoa bisitatu genuen gida batekin, eta XVI mendeko baserritarren bizimodu eta sagarraren garrantzia izan genituen begien arrean.

Hortik abiatuta, Ormaiztegian den Zumalakarregi Museoa bisitatu genuen, Euskal Herriaren XIX mendeko gorabeherak hurbilago ezagutzeko.

Iruña Oka – Gesaltza Añana

salines-de-Anana-bilbao

2017ko maiatzaren 17an Santa Katalinako loretegi botanikoa ezagutzeko bisita antolatu zuen elkarteak. Benetan ederra den paradisu naturalean dago kokatuta, izena berbera zuen komentuaren hondakinen artean, Iruña Oka munizipioan. XIII mendean zegoen palazioaren jabeek fraide jeronimoei eskaini zieten komentua sortzeko, eta hauek agustinei, prozesu desamortizadoreek uzteko behartu zuten arte. Aurreneko gerla karlistan su eman zioten, eta hondakinak baino ez ziren gelditu. Arkitektura ikusgarri honek euskarri ederra eskaintzen die lorategi botanikoan daude 600dik gorako landare motari, bost kontinentetik ekarritakoak.

Bisita honen ondoren, Gesaltza-Añanara abiatu ginen, eta, ondo bazkaldu ondoren hango jatetxe batean, bisita bat egin genion Gatz Harana monumento historikoari. Harriz, egurrez eta buztinez eraikitako terrazak eta ubideak orain dela 6.500 urte ere erabiltzen zituzten gatza lortzeko, eta izugarrizko ahaleginak egin dira industrialde historikoa berreskuratzeko eta UNESCOren Munduko Ondare bihurtzeko.

Baztan-erako Txangoa

Elizondo 1

2017ko martxoaren 29an, Baztan harana bisitatzeko txangoa antolatu zuen Kostan Elkarteak. Goizez, Santxotena Museoa ezagutu genuen Xabier Santxotena eskultorearen laguntzarekin. Hitz egun zigun inguruan, eta, batez ere Arizkungo Bozate auzoan bizi ziren agotetarrek jasan behar izan zituzten zailtasun eta diskriminazioaren gainean. Ondoren, eskultorearen lanak ezagutu genituen, berak emandako azalpenak lagunduta. Eguerdian ondo bazkaldu genuen Elizondoko jatetxe batean, eta arratsaldean, denbora bat eduki genuen paseatzeko edota dendetara joateko herri polit horretan. Bukatzeko,  Irurita Jauregia bizitatu genuen gida batekin. Horren ondoren, etxera abiatu ginen.

Bilborako Bidaia

Viaje-a-Bilbao-02-1024x685

Joan den Irailaren 14an, Kostan Elkartea-k Bilborako irteera kulturala antolatu zuen eskultura hipererrealistako Arte Eder-Museoan erakusten den, eta hilabete beraren 26an bukatzen duen erakusketara joan ahal izateko. 34 lan zirraragarri eta harridura haietan guztietan sortzea lortu zuten miretsi ahal izan ikusi zituzten apartekoa. Lekualdatzea aprobetxatuz, ekin zitzaion ere Alhondigako eraikin zaharrera, gaur izena emandako Azkuna Zentroa, eta Hiribilduko kultur zentro bihurtu den, baita ere Bilboko kasko zaharreko (zazpi kale ospetsuetako) bisitaldi gidatua egiteari.

[ngg_images source=”galleries” container_ids=”1″ display_type=”photocrati-nextgen_basic_thumbnails” override_thumbnail_settings=”0″ thumbnail_width=”240″ thumbnail_height=”160″ thumbnail_crop=”1″ images_per_page=”20″ number_of_columns=”0″ ajax_pagination=”0″ show_all_in_lightbox=”0″ use_imagebrowser_effect=”0″ show_slideshow_link=”1″ slideshow_link_text=”[Show slideshow]” order_by=”sortorder” order_direction=”ASC” returns=”included” maximum_entity_count=”500″]