Gure berriak, ekintzak eta gehiago

blog-kostan-elkartea

2017-2018 ikasturteko amaiera

Bazkaria

Ikasturteko bukaera ospatzeko, lagunarteko bazkaria egin genuen Kulixka jatetxean, maiatzaren 24an. Aurretik, programa borobiltzeko, Baiona eta Donibane Lohizune bisitatu genituen hil horren 16an. 2017-2018ko ikasturte interesantea gauzatu dugulakoan gaude. Beraz, prest egon zaitezte izena emateko 2018-2019rako!

 

Iparralde hobeto ezagutzeko txangoa

CatedralClaustroBaiona

Hiria eta bertako kultura hobeto ezagutzeko abiatu ginen Baionara  ikasturteko azken txangoan, maiatzaren 16an. Erdi Aroan antolatutako karrika estuetatik ibili ginen babestutako eremuaren bihotzean, non ezagutu genuen Santa Maria katedrala, eta gida batekin bisitatu genuen XIII mendeko kalostra. Estilo gotiko katedrala eraikitzeko, XVII mendera bitartean aritu ziren, eta beste bi mende behar izan ziren dorreak bukatzeko. Jarraian,  Baionako herrikoetxe ikusgarria bisitatu genuen. 1842an eraiki zuen Nicolas Vionnoisek eta urte hartan bertan estreinatu izan zen, garai batean aduana moduan erabiltzeko.

Eguerdi aldera, Ttipia sagardotegira abiatu ginen, hiriaren erdigunean baita, eta oso ondo bazkaldu genuen lagunarteko giro ederrean.

Arratsaldean Donibane Lohizuneko lorategi botanikoa bisitatu genuen. Ondoren, paseo bat eman genuen herriraino, non inguru ederraz eta oinezkoentzako Gambetta Kaleaz disfrutatu genuen.

Txangoa Balmasedara

Balmaseda

Balmaseda hobeto ezagutzeko helburuarekin antolatu zen genuen udaberriko txangoa, 2018ko martxoaren 14an. Bertako La Encartada fabrika-museoa bisitatu genuen. Lantegi horretan1892. urtean sortu zutenetik harik eta 1992. urtean itxi zuten arte, artilezko puntu-lanak egiten zituzten. Txapelak, mantak, galterdiak… egiten zituzten, bai eta armadarentzakoak ere garai batzuetan. Adibide bereizgarria da benetan Bizkaiko industria-sarean. Batetik, artilezko ehungintzaren industria-sektoreak zeresan txikia dauka lurraldean, baina aintzindaria izan zen industriaren aroko aurrerapen teknikoak ezartzeko orduan. Bestetik, are interesgarriagoa da, bere sorreratik bertatik ezer gutxi aldatu delako. Izan ere, bere kokaguneak, langile-koloniak, plentinen eta barren sistemak eta makinek iraultza industrialaren hasierara garamatzate eta orduko eguneroko bizitza hurbilagotik ezagutu. San Roque Komentu jatetxean ondo bazkaldu ondoren, herria eta Balmasedako Historioaren Museoa bisitatu genituen gida batekin. Bueltan, beste bide bat hartu genuen inguru diferenteak ikusteko, eta bidean Artziniegako monumentu batzuk eta Aiala Jauregia ikusi genituen.

Txangoa Ordizira

Mercado de Ordizia, Ordizia, Gipuzkoa, Pais Vasco, Spain

Ordizia ezagutzea zen elkartearen udazkeneko bidaiaren aurreneko helmuga 2017ko azaroaren 21ean. Erdiaroko hirigune historikoa bizitatu genuen, Jasokundeko Andre Mariaren parrokian hasita, eta hortik aurrera eraikinik inportanteenak ezagutzeko ibilbidea egin genuen. Ondoren, 1512. urte geroztik, asteazkenetan antolatzen den azoka famatuara abiatu ginen, bertako produktuak ezagutzeko eta erosteko. Jarraian, Elikadura eta Gastronomiaren Zentroan, ikusentzunezko materialaren laguntzaz, gehiago ikasi genuen azokaren jatorriaz eta orain arteko garapenaz. Goiz entretenitua eta interesantea borobildu genuen Martinez jatetxeko bazkariarekin.

Arratsaldean, Igartubeiti baserri-museoa bisitatu genuen gida batekin, eta XVI mendeko baserritarren bizimodu eta sagarraren garrantzia izan genituen begien arrean.

Hortik abiatuta, Ormaiztegian den Zumalakarregi Museoa bisitatu genuen, Euskal Herriaren XIX mendeko gorabeherak hurbilago ezagutzeko.

Iruña Oka – Gesaltza Añana

salines-de-Anana-bilbao

2017ko maiatzaren 17an Santa Katalinako loretegi botanikoa ezagutzeko bisita antolatu zuen elkarteak. Benetan ederra den paradisu naturalean dago kokatuta, izena berbera zuen komentuaren hondakinen artean, Iruña Oka munizipioan. XIII mendean zegoen palazioaren jabeek fraide jeronimoei eskaini zieten komentua sortzeko, eta hauek agustinei, prozesu desamortizadoreek uzteko behartu zuten arte. Aurreneko gerla karlistan su eman zioten, eta hondakinak baino ez ziren gelditu. Arkitektura ikusgarri honek euskarri ederra eskaintzen die lorategi botanikoan daude 600dik gorako landare motari, bost kontinentetik ekarritakoak.

Bisita honen ondoren, Gesaltza-Añanara abiatu ginen, eta, ondo bazkaldu ondoren hango jatetxe batean, bisita bat egin genion Gatz Harana monumento historikoari. Harriz, egurrez eta buztinez eraikitako terrazak eta ubideak orain dela 6.500 urte ere erabiltzen zituzten gatza lortzeko, eta izugarrizko ahaleginak egin dira industrialde historikoa berreskuratzeko eta UNESCOren Munduko Ondare bihurtzeko.

Baztan-erako Txangoa

Elizondo 1

2017ko martxoaren 29an, Baztan harana bisitatzeko txangoa antolatu zuen Kostan Elkarteak. Goizez, Santxotena Museoa ezagutu genuen Xabier Santxotena eskultorearen laguntzarekin. Hitz egun zigun inguruan, eta, batez ere Arizkungo Bozate auzoan bizi ziren agotetarrek jasan behar izan zituzten zailtasun eta diskriminazioaren gainean. Ondoren, eskultorearen lanak ezagutu genituen, berak emandako azalpenak lagunduta. Eguerdian ondo bazkaldu genuen Elizondoko jatetxe batean, eta arratsaldean, denbora bat eduki genuen paseatzeko edota dendetara joateko herri polit horretan. Bukatzeko,  Irurita Jauregia bizitatu genuen gida batekin. Horren ondoren, etxera abiatu ginen.

Bilborako Bidaia

Viaje-a-Bilbao-02-1024x685

Joan den Irailaren 14an, Kostan Elkartea-k Bilborako irteera kulturala antolatu zuen eskultura hipererrealistako Arte Eder-Museoan erakusten den, eta hilabete beraren 26an bukatzen duen erakusketara joan ahal izateko. 34 lan zirraragarri eta harridura haietan guztietan sortzea lortu zuten miretsi ahal izan ikusi zituzten apartekoa. Lekualdatzea aprobetxatuz, ekin zitzaion ere Alhondigako eraikin zaharrera, gaur izena emandako Azkuna Zentroa, eta Hiribilduko kultur zentro bihurtu den, baita ere Bilboko kasko zaharreko (zazpi kale ospetsuetako) bisitaldi gidatua egiteari.

[ngg_images source=”galleries” container_ids=”1″ display_type=”photocrati-nextgen_basic_thumbnails” override_thumbnail_settings=”0″ thumbnail_width=”240″ thumbnail_height=”160″ thumbnail_crop=”1″ images_per_page=”20″ number_of_columns=”0″ ajax_pagination=”0″ show_all_in_lightbox=”0″ use_imagebrowser_effect=”0″ show_slideshow_link=”1″ slideshow_link_text=”[Show slideshow]” order_by=”sortorder” order_direction=”ASC” returns=”included” maximum_entity_count=”500″]