HIZLARIA
Juantxo Zeberio Etxetxipia
GAIA
Benito Lertxundiren kantagintza
1967an hasi eta 2024an amaitzen den ibilbide batean mundua eta Euskal herria bera izugarri aldatu dira. Tarte horretan, Benitok 18 disko luze eta ehundaka kantu sortu ditu, hauetariko asko ia herrikoi bihurtuak.
Nola aldatu da Benitoren musika urteotan guztietan? 1960 urtearen bueltan gitarra hutsez sortutako kantu haietaz zer arrasto gelditzen da 2024an zuzenean grabaturiko azken kantuan? Zerk bereizten ditu Benitoren kantuak?
Saio praktiko honetan, Benitoren kantagintzaren lagin bat hartu, aztertu, eta saiatuko galdera horiek erantzuten.
(Euskaraz)
DATA
2025ko abenduaren 11an
APUNTEAK


Juantxo Zeberio Etxetxipia (Tolosa, Gipuzkoa, 1968)
Ibilbide luzeko pianojole, arreglista eta konpositorea. Interes berezia du musika ulertzeko modu desberdinak eta estilo anitzak uztartzen dituzten proiektuetan.
Tenpora taldeko sortzaile eta buru, talde honekin lau disko kaleratu ditu: Mundu berria (2013), Itzulika (2017), Berriro asma nazazu (2021) eta Ama (2023).
Jazza eta abesbatza musika konbinatzen dituen lau lan kaleratu ditu: Umama! (2003), Umama2 (2007), Eguberri Umama (2013) eta Xomorroak (2019); Maddi Oihenart kantari zuberotarrarekin batera berriz, Hari-biru (2007) eta Baldi (2010) diskoak.
Imanol kantariaren pianojole izan zen bai zuzeneko emanaldietan nahiz grabaketetan 1999tik azkenerarte.
Benito Lertxundiren pianista izan da 2000. urtetik 2024arte zuzenean nahiz grabaketetan, eta azken urteetan Petti kantariarekin ere ibili da.
Egun, musika sorkuntza eta pianoa dira bere lanaren ardatzak, eta azken urteotan hainbat orkestra moldaketa idatzi ditu artista desberdinentzat: Niko Etxart, Eñaut Elorrieta, Txomin Artola, Anari, Xendarineko ahizpak, Mice, Chill Mafia, Olaia Intziarte…
Musika eta mendizaletasuna batu zituen Urmuga ekimenaren sortzaileetako bat izan zen.
2023ko abenduan Eguzki Xuri kantua grabatu zuen eta Zestoako Sastarraingo harrobirako diseinaturiko izen bereko kontzertuaren zuzendari artistikoa izan zen World Weather Network proiektuaren barruan.
Castillo Suarez idazlearekin batera Alaska ikuskizuna sortzen dute.
2023ko udaberrrian Geure(R)a ikuskizunaren musika konposatu eta zuzenean eskeintzen du Harrobi Dantza Bertikala konpainiaren enkarguz.
2024ko irailaren 15ean Getxofolken 40 urteurreneko ikuskizuna sortzen du enkarguz.Urte berean Isiltasunetik dokumentalaren ekoizle eta musikaren egilea da, eta halaber gabon kanten bertsio berrituez osatutako Eguberri Umama (deluxe edition) diskoa kaleratzen du.
2025eko udazkenean Maddi Oihenartekin batera disko berria kaleratuko du.