IRAKASLEAK
Kriminologiaren Euskal Institutuko irakasleak
GAIAK
Dirua bidegabe erabiltzearen delitua. Procés Catalan eta Amnistia Legea
Ustelkeriaren aurkako nazioarteko erantzunak
Begira iezadazu ahal duzun: nola jakin egia esaten ari zaizkigun
Pertsonen zibersalerosketa
(Gazteleraz)
DATAK
2025ko otsailaren 13, 20 eta 27an
2025ko martxoaren 6an
APUNTEAK
Euskal Kriminologia Institutua.
Kriminologiaren Euskal Institutoak IVAC-KREI Euskal Herriko Unibertsitatearen Ikerkuntzako Unibertsitate Institutua da, fakultate eta sail arteko izaera duena. Horren ondorioz, ez da fakultate edo sail baten menpekoa, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen estatutuek eta bere araudiak ematen dioten autonomia dauka.
Institutuak harreman zientifikoa du, NBEren organo aholku-emaile den Kriminologiako Nazioarteko Elkartearekin. Elkarte horrekin sinatutako lankidetza-hitzarmenean oinarrituta, Delinkuentzia, Bazterkeria eta Gizarte Harremanei buruzko Nazioarteko Ikerkuntza Zentroa sortu zen.
Kriminologiaren Euskal Institutuak lan ugari eta askotarikoak egin ditu. Horrez gain, Institutu irekia da, bere argitalpenetan ikus daitekeen moduan. Hiru mailatan egiten du lana: goi mailako ikerkuntza, irakaskuntza eta unibertsitateko hedapena.
Lerro Estrategikoak
IVAC-KREI Euskal Herriko Unibertsitatearen mendeko sail arteko unibertsitate-institutua da. Kriminologia eta biktimologiaren zientziei buruzko ikerkuntza nahiz prestakuntza espezializatua eta diziplinartekoa egiten du, batik bat. Hala ere, azterketak, kanpo aholkularitza eta ezagutza gizarteari eskualdatzeko jarduerak ere egiten ditu.
Proiektuen garapenean, Europan presentzia areagotzeko eta nazioarteko sareetan sartzeko eginahalak egin ditu, ikerkuntzako bikaintasunean eta gizarteari eskainitako zerbitzuetan erreferente izateko asmoz.