Gidoigintza

IRAKASLEAS

Xabier eta Martin Etxeberria

GAIA

Gidoigintza: komikiak eta soinu fikzioak

(Euskeraz)

DATA

2025ko otsailaren 6an

APUNTEAK

Xabier eta Martin Etxeberria

 

Xabier Etxeberria Garro. Euskal idazle eta gidoilaria da. Bere lehen eleberriarekin, “Egun denak ez dira berdin“ (2001, Elkar), Igartza Saria irabazi zuen. Beti narratiban, lan ugari argitaratuak ditu anaia Martinekin batera, hala helduentzat nola haurrentzat ere. Komiki gidoilari gisa ere badihardu anaiarekin tandema osatuz.

Bakarka, “Udazkeneko lorea” (2012, Elkar), “Eman amore” (2015, Elkar) eta “Berriro itzuliko balitz” (2018, Elkar) eleberriak ere idatziak ditu.

 

Martin Etxeberria Garro. Euskal idazle eta gidoilaria da. Bere lehen lanak poesiaren alorrekoak  izan ziren, “Katiluaren ipurdia” (1999, Alberdania) baina narratibazko lan ugari argitaratuak ditu Xabier anaiarekin batera, hala helduentzat nola haurrentzat ere. Komiki gidoilari gisa ere badihardu anaiarekin tandema osatuz.

Bakarka, beste hiru poesia liburu argitaratuak ditu: “Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin” (2005, Elkar), “Zakurraren poema eta beste hezurrak” (2018, Elkar) eta “Winston” (2011, Elkar).

 

Haur literaturako ipuin bat, “Airean ere negu usaina nabari da” (1999, Erein) elkarrekin idazteko saiakera egin eta Lizardi Saria eman zieten.

Ordutik, sortzaile tandem gisara, lan ugari idatzi dituzte bai haur literaturan, bai helduen literaturan eta baita azkenaldian komikigintzan ere.

Edozein modutan, norberak bakarka lan gehiago argitaratuak ere baditu.