Umorea

IRAKASLEA

Kike Amonarriz

GAIA

Hau dun/duk umorea, utzi alde batera euskaldun jendea

(Euskeraz)

DATA

2025ko urtarrilaren 23an

APUNTEAK

Kike Amonarriz

Euskal Filologia ikasketak egin zituen Donostiako EUTG-n. Jarduera profesionala euskalgintzaren alor ugaritara bideratu du: euskara elkarteak, soziolinguistika, umorea, komunikabideak… Aitaren eraginez bertsozaletu, eta Tolosako bertso eskolan ibilia da eta bertso-eskolak sortzen ere jardun du. Telebista programetarako bertsoak idatzi izan ditu (Sikofonia, Funtzioa, Txiskola).

Antolatzaile lanak egin izan ditu batik bat. Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen sorreran esku-hartze zuzena izan zuen: sortzaile batzordeko kidea izan zen. Ez du izan kargurik Elkartean. Tolosako Udaleko Euskara Zerbitzuburua zelarik bertsolaritza sustatzeko egitasmoak jarri zituen martxan: Tolosaldeko bertso eskola (Lizardi Kultur Elkartearen lankidetzaz) eta Tolosako ikastetxetako plana (ikastetxez ikastetxekoa).