Coaching

IRAKASLEA

Antonio González Txabarri

GAIAK

Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa

Nola irten zure erosotasun-gunetik

(Erderaz)

DATAK

2024ko azaroaren 19 eta 26an

APUNTEAK

Antonio González Txabarri

Antonio González Txabarrik Zarauzko Udalaren saria jaso du, 40 urte baino gehiagoz Zarauzko eskubaloiari eskaini dion dedikazio eta loturagatik.

13 urterekin hasi zen jokatzen, La Salle ikastetxean; Eibarko Unibertsitate Laboralarekin ere jokatu zuen. Ikasketak amaitu ondoren Zarautzera itzuli zen eta Lehen Nazional mailako senior taldean hasi zen jokatzen. Leongo Ademar, Octavio Akademia, Oviedo… bezalako taldeen aurka jokatzen zuten, baina Zarautz kiroldegirik ez zutenez, Federazioak Donostiako Gasca kiroldegian jokatzera behartzen zituen, eta ez Munoan, haiek ordura arte egiten zuten bezala. 1976. urtea zen. Zarautzen kiroldegirik ez zuenez (1981ean inauguratu zen), zuzendaritzak uko egin zion maila nazionalari, gastu asko baitzekartzan. Baina berarentzat akats handia izan zen, gero 25 urte kostatu baitzen galdutako kategoria berreskuratzea.

1986an erretiratu zen. Ordurako entrenatzaile nazional titulua atera zuen eta jokatzeari utzi eta entrenatzera bakarrik dedikatzeko konbentzitu zuten. Erabaki hori bizitza osoan damutu zaio, 27 urte besterik ez baitzituen.

Lehen taldeko neskekin hasi zen. 3-4 urte eman zituen neskak entrenatzen. Gero La Salleko Kirol Batzordean sartu zuten.

Goiza paseatu, erosketak egin, bazkaria prestatu eta abarren artean pasatzen zaio; arratsaldean, Euskadiko zein Estatuko federazioei, klubei eta enpresei ematen dizkien lidergo-hitzaldiak prestatzen aritzen da. Coaching kirol titulua atera zuen pandemian zehar. 8 orduko ikastaroak ematen ditu, edozein kirol-jardueratarako, ez soilik eskubaloirako. Mundu guztiari irekita dago… lanpetuta eta entretenituta…