2023ko Urte Amaierako Bazkaria
Joan den abenduaren 19an, gure azken klasearen ostean, Aiten-Etxe jatetxera joan ginen urte amaierako bazkari atsegin bat egitera.
Argazki batzuk ikusteko, klik egin dezakezue “Galeriak”en.
Joan den abenduaren 19an, gure azken klasearen ostean, Aiten-Etxe jatetxera joan ginen urte amaierako bazkari atsegin bat egitera.
Argazki batzuk ikusteko, klik egin dezakezue “Galeriak”en.
Joan den azaroaren 15ean Errioxara joan ginen.
La Herreratik igo ginen, pagadi eder batzuen artean.
Errioxako Balkoian jarri ginen, eta Sierra Kantabriaren oinetan inguruko herriak ikusteko aukera izan genuen.
Guardia bisitatu genuen eta Eguren Ugarte upategian ardo dastaketa bat egin genuen eta bisita gidatua upategira ere bai.
Ondoren, aipatutako upeltegiko jatetxean Errioxako jaki ederrak jan genituen.
Tripa “berotuta” genuela autobusera igo eta gure jatorrizko herrietara iritsi ginen irribarre handi batekin gure ahoan, egun borobil baten ondoren.
Argazki batzuk ikusteko, klik egin dezakezue “Galeriak”en.
Urriaren 18an, egunsenti euritsu batekin, Cambo-Les-Bainsera joan ginen txangoan. Iristean, egun eguzkitsu eta bero bat genuen zain. Bertan, Villa Arnaga Etxe Museoa bisitatu genuen (Edmond Rostand – Cyrano de Bergerac). Hango lorategi frantses eta ingeles zoragarrietatik paseatu genuen.
Geldialdi txiki bat egin genuen Cambo-Les-Bainseko Termetan.
Gero bazkaltzera joan ginen. Bazkalostean, Isturitze eta Otsozelaiako harperara iritsi ginen, eta bisita gidatu bat egin genuen, historiaurreko gure arbasoen bizitza ikasi eta preziatzeko. Eta zer esan ezusteko mineral monumentalaz.
Argazki batzuk ikusteko, klik egin dezakezue “Galeriak”en.