Hilabetea: May 2023

Donostiara Ibilaldia- 23/05/26

Maiatzaren 26an, ostirala, Donostiara egin genuen ibilaldia, autobusez, UK11 (ospitaleak), hartu ondoren Poliklinikan jaitsi eta Miramongo pasealekutik Ilunbera, Loiolako Erriberak Cristina Enea eta Tabakalerara irisi ginen.

Ibilaldi zoragarria!!!

 

Txangoa Zerain eta Segurara – 23/05/03

Maiatzaren 3an Zerain eta Segurara txangoa egin genuen.

Eguraldi zoragarriarekin bisitatu genuen Zerain, Larrondoko Zerrategi Hidraulikoa, Meatze Barrutia bere labe eta interpretazio zentroarekin eta Museo Etnografikoa.

Arratsaldean, bazkalostean, Segurara abiatu ginen. Bertan bisita gidatu batez gozatu ahal izan genuen, geroago Ondarre landetxean gazta gozo bat dastatzeko.

Beste egun bizi bat!!!

 

Argazki batzuk ikusteko, klik egin dezakezue “Galeriak”en.