Iparralde hobeto ezagutzeko txangoa
Hiria eta bertako kultura hobeto ezagutzeko abiatu ginen Baionara ikasturteko azken txangoan, maiatzaren 16an. Erdi Aroan antolatutako karrika estuetatik ibili ginen babestutako eremuaren bihotzean, non ezagutu genuen Santa Maria katedrala, eta gida batekin bisitatu genuen XIII mendeko kalostra. Estilo gotiko katedrala eraikitzeko, XVII mendera bitartean aritu ziren, eta beste bi mende behar izan ziren dorreak bukatzeko. Jarraian, Baionako herrikoetxe ikusgarria bisitatu genuen. 1842an eraiki zuen Nicolas Vionnoisek eta urte hartan bertan estreinatu izan zen, garai batean aduana moduan erabiltzeko.
Eguerdi aldera, Ttipia sagardotegira abiatu ginen, hiriaren erdigunean baita, eta oso ondo bazkaldu genuen lagunarteko giro ederrean.
Arratsaldean Donibane Lohizuneko lorategi botanikoa bisitatu genuen. Ondoren, paseo bat eman genuen herriraino, non inguru ederraz eta oinezkoentzako Gambetta Kaleaz disfrutatu genuen.