Txangoa Ordizira
Ordizia ezagutzea zen elkartearen udazkeneko bidaiaren aurreneko helmuga 2017ko azaroaren 21ean. Erdiaroko hirigune historikoa bizitatu genuen, Jasokundeko Andre Mariaren parrokian hasita, eta hortik aurrera eraikinik inportanteenak ezagutzeko ibilbidea egin genuen. Ondoren, 1512. urte geroztik, asteazkenetan antolatzen den azoka famatuara abiatu ginen, bertako produktuak ezagutzeko eta erosteko. Jarraian, Elikadura eta Gastronomiaren Zentroan, ikusentzunezko materialaren laguntzaz, gehiago ikasi genuen azokaren jatorriaz eta orain arteko garapenaz. Goiz entretenitua eta interesantea borobildu genuen Martinez jatetxeko bazkariarekin.
Arratsaldean, Igartubeiti baserri-museoa bisitatu genuen gida batekin, eta XVI mendeko baserritarren bizimodu eta sagarraren garrantzia izan genituen begien arrean.
Hortik abiatuta, Ormaiztegian den Zumalakarregi Museoa bisitatu genuen, Euskal Herriaren XIX mendeko gorabeherak hurbilago ezagutzeko.