IRAKASLEA
Ana Galarraga
GAIA
Zientziara gerturatzen
(Euskeraz)
DATA
2023ko maiatzaren 11an
APUNTEAK

Ana Galarraga
Zientzia-komunikatzailea da. Elhuyar Fundazioarentzat lan egiten du. Euskal hedabideetan zientzia dibulgazioa sustatzen du, euskaraz eta genero ikuspegiarekin. Albaitaritzan eta Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatua da.
Hainbat komunikabidetan aritzen da, beti zientzia-dibulgazioaz baina formatu desberdinetan: Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkarian 570 artikulu baino gehiago idatzi ditu, Berria egunkarian zutabe bat idazten du, eta umeentzako Irria aldizkarian ipuin formatuan idazten du, beti esperimentu batekin lagunduta. Irriaren Lagunak lagun, Marikalanbre, bizitzaren laborategian liburua argitaratu zuen 2014an. Booktegi plataforman Sapiens ispiluaren aurrean artikulu bilduma argitaratu du. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira, Galarragak sorturiko 200 artikulu baino gehiago dakartza.
2001etik lanean ari da Elhuyarren, erredakzio-taldeko kidea da, ez zientzia-kazetari huts gisa, gehiago zientzia-komunikatzaile moduan, artikuluak idazteaz gain hainbat jolas, erakusketa, sariketa, ikastaro, hitzaldi eta antzerki-bakarrizketa ere antolatzen ditu eta. Zientzia-dibulgazioan euskaraz arituz euskal hedabideetan eta sare sozialetan ere aktibo agertu ohi da.
Literaturia izeneko literatura-jardunaldien antolatzaileetako bat da. Literaturari eta arteari lotutako hainbat errezitaletan eta aurkezpenetan parte hartu izan du. Euskal Idazleen Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea da.
Genero ikuspegia txertatu ohi du bere argitalpen eta esku-hartzeetan, eta sistema zientifikoaren genero-arrakala erakusten du.