Musika

IRAKASLEA

Juantxo Zeberio Etxetxipia

GAIA

Benito

(Euskaraz)

DATA

2025ko abenduaren 11an

APUNTEAK

Juantxo Zeberio Etxetxipia (Tolosa, Gipuzkoa, 1968)

Pianista, moldatzailea eta konpositorea da, eta Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako irakaslea. Interes berezia du musika ulertzeko modu desberdinak eta askotariko estiloak uztartzen dituzten proiektuetan.

Umama proiektuaren babesean, jazza eta abesbatza musika konbinatzen dituen bost lan kaleratu ditu.

Maddi Oihenart kantariarekin batera, Hari-biru (2007) eta Baldi (2010) diskoak plazaratu ditu.

Benito Lertxundiren pianista izan da 2.000. urteaz geroztik, zuzenean nahiz grabaketetan —Nere ekialdean, 40 urtez ikasten egonak, Itsas ulu zolia, Oroimenaren oraina, Gernikan zuzenean—, eta azken urteetan Pettirekin ere badabil (Manipulazio estrategiak).

Tenpora taldeko sortzaile eta buru, talde horrekin lau disko kaleratu ditu jada.

Askotariko musikak jo ditu: klasikoa, latinoa, jazza… Euskal kantari ugarirekin lan egin izan du, bai eta haientzat moldaketak idatzi ere: Imanol, Pello Ramirez, Iñaki Dieguez, Juantxo Arakama, Mice, Anari, Eñaut Elorrieta, Chill Mafia, Olaia Inziarte, Verde Prato…

Elkarlan estuan dabil hainbat euskal idazlerekin, eta bere kantuen ohiko letragile ditu Harkaitz Cano, Karlos Linazasoro eta Leire Bilbao. Eider Rodriguez, Yolanda Arrieta eta Castillo Suarez idazleekin emanaldi literarioak eskaini izan ditu.

Musika eta mendizaletasuna batu zituen Urmuga ekitaldiaren sortzaileetako bat izan zen.

Egun, moldaketak, denetariko sorkuntza eta pianoa dira bere lanaren ardatzak (World Weather Network, Harrobi Dantza Bertikala, Getxofolk 40 ikuskizuna, Isiltasunetik dokumentala…).