Literatura

IRAKASLEA

Joxan Oiz Arruti

GAIA

Pepinoak, kapelak eta nobela beltz bat. “Amazurtza” liburua aitzakia hartuta, duela 150 urteko bonbaketak

(Euskaraz)

DATA

2025ko abenduaren 4an

APUNTEAK

Joxan Oiz Arruti

Euskal Filologian lizentziatua, euskal prentsan ibilia da kolaboratzaile, kazetari eta zutabegile gisa, eta 1992az geroztik irakaskuntzan ari da.

Literaturan ere aritua da, 2006an Beñat Dardo nobela, Etxepare euskarazko lehen idazlearen bizimoduari buruzko fikziozko berregite historikoa eta Bidasoa poesia eta argazki liburua, eta 2025ean Amazurtza, XIX. mendeko Donostian kokatutako nobela beltza argitaratu baitzituen.

Narrazio bilduma bat du tiradera batean gordeta, eta handitan sagardotegi bat martxan jarriko omen du.

Amazurtza

Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko VII. (H)ilbeltza bekaren irabazlea.

Donostia, 1876ko ilbeltz elurtua. Karlisten bonbapean dago hiria, periodikoak egunero argitaratzen du zenbat pepino erori diren bezperan. Gerra amaitzen ari den ustean, hiria berriro pizteko prestatzen ari dira, kaleak zabaltzen, bazterrak argitzen. Eta hiriaren garapen horri loturik, hainbat poltsiko betetzen. Zenbaitek, ordea, granaden burrunba eta iskanbila etsaiak garbitzeko probestuko du. Kapela saltzaile bat egia bilatzen saiatuko da, ezagun baita mikeleteak, milizianoak eta karlistak, denek janzten dutela inoiz txapela.