Geologia

IRAKASLEA

Arantza Aranburu

GAIAK

Kantauri itsasertza. Hegaluzearen kostarako edo elur-oreinen ehizarako?

Estalagmita bateko klimaren erregistroa

 

(Gasteleraz)

DATAK

2023ko otsailaren 28an

2023ko martxoaren 7an

APUNTEAK

Arantza Aranburu

Geologoa eta EHUko Geologia Saileko irakaslea da 1992tik. Bere ikerketak, arroka sedimentarioetan erregistratutako historia geologikoak deszifratzean zentratua, duela milioika urteko paisaia subactual zein iragan urrunekoa interpretatzea du helburu. Kareharrien eraketa itsaso kretazikoetan eta ondorengo karstifikazioa bere ikerketaren ildo nagusietako bat da, itsaso tropikaletatik glaziararteko erregistro paleoklimatikoetara pasatuz.

Geologia gizartera hurbiltzeko ahaleginean, “Hiriko” geologiara begiratzea aldarrikatzen du, hainbat eraikinetan erabiltzen diren harrien bidez, bai eraikitzeko, bai apaintzeko.