Filosofia

IRAKASLEA

Jon Mentxakatorre Odriozola

GAIA

Barandiaran, gizabidea eta zentzua

(Euskaraz)

DATAK

2025ko azaroaren 6an

APUNTEAK

Jon Mentxakatorre Odriozola

Giza Zientzietan graduatua da (Deustuko Unibertsitatea) eta Filosofian (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa) zein Euskal Filologian (UPV/EHU) doktorea. Mondragon Unibertsitatean ari da, gaur egungo gizartea eta hezkuntza gaien gainean irakas-ikerketan. UEUko filosofia Saileko arduraduna eta Talde Eragileko kidea da.

2019an defendatu zuen tesia (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa) eta bertan J. R. R. Tolkien-en obraren azterketa filosofikoa egin zuen, metafisika eta estetika aztertuaz. 2023an, Euskal ahozko ipuinak eta lurpeko eremua antologia eta azterketa tesia aurkeztu zuen (UPV/EHU) filologia arloan.

2021. urtetik UEUko Filosofiako saileko burua da eta 2025etik UEUko Talde Eragileko kidea. Hainbat jardunaldiren antolaketan parte hartu izan du eta baita Filosofia Sailaren zenbait egitasmotatik eratorritako argitalpenetan ere:
Adimen artifiziala: filosofia eta teknologiaren bilgunea. Aitzol Astigarraga Pagoagarekin batera (UEU eta UPV/EHUk koedizioan, 2023)
Euskal pentsamenduaren garabideak. Haritz Azurmendi Arrue eta Alba Garmendia Castañosekin batera (UEU, 2024).