Euskal Literatura Modernoa

IRAKASLEA

Gorka Arrese

GAIAK

Zer da liburua? Liburuaren anatomia

Idazleen belaunaldiak

(Euskeraz)

DATAK

2021ko azaroaren 16 eta 23an

APUNTEAK

Gorka Arrese

Euskal filologiaren ikasle izan zen baina ikasketak baztertu zituen argitalpen munduan buru belarri aritzeko. Bere lan oparoena Susa argitaletxean egin du zeren eta argitaletxeko editorea izan baitzen hogeita hamar urtez, 1988tik 2018 arte.

Argian eta Euskaldunon Egunkarian kultur kazetaria izan zen 1985tik 1991ra, Kultura saileko lehen erredakzio-burua izanik. Susa literatura argitaletxeko editorea izan da 2017ko abendura arte.

Euskal literaturaren historiari buruzko perspektiba osoago bat izaten lagundu dio Armiarma.eus ataria osatzen jarduteak. Gaur egun Berria egunkarian idazten du.

Azpimarratzekoa da haren garaiko idazle berri askoren editore erreferentziala izan dela, 70 eta 80ko hamarkadetan jaiotako idazle askorena, alegia. Adibidez, Leire Bilbao, Harkaitz Cano, Mikel Peruarena, Eider Rodríguez, Kirmen Uribek Arreseren laguntzaz eman zituzten lehenengo urratsak idazle gisa..