Category: cursos

Osasuna

HIZLARIA

Félix Zubia Olaskoaga

GAIA

Gibela, behazun-bidea, pankrea. Gure gorputzeko fabrika

(Euskaraz)

DATA

2025ko abenduaren 16an

APUNTEAK

Félix Zubia Olaskoaga

Medikua. Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean egiten du lan. Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko irakasle elkartua da.

Euskadi Irratiko “osasuna Etxea” saioko kolaboratzailea da. Afizioz, bertsolari.

Musika

HIZLARIA

Juantxo Zeberio Etxetxipia

GAIA

Benito Lertxundiren kantagintza

1967an hasi eta 2024an amaitzen den ibilbide batean mundua eta Euskal herria bera izugarri aldatu dira. Tarte horretan, Benitok 18 disko luze eta ehundaka kantu sortu ditu, hauetariko asko ia herrikoi bihurtuak.

Nola aldatu da Benitoren musika urteotan guztietan? 1960 urtearen bueltan gitarra hutsez sortutako kantu haietaz zer arrasto gelditzen da 2024an zuzenean grabaturiko azken kantuan? Zerk bereizten ditu Benitoren kantuak?

Saio praktiko honetan, Benitoren kantagintzaren lagin bat hartu, aztertu, eta saiatuko galdera horiek erantzuten.

(Euskaraz)

DATA

2025ko abenduaren 11an

APUNTEAK

Juantxo Zeberio Etxetxipia (Tolosa, Gipuzkoa, 1968)

Ibilbide luzeko pianojole, arreglista eta konpositorea. Interes berezia du musika ulertzeko modu desberdinak eta estilo anitzak uztartzen dituzten proiektuetan.

Tenpora taldeko sortzaile eta buru, talde honekin lau disko kaleratu ditu: Mundu berria (2013), Itzulika (2017), Berriro asma nazazu (2021) eta Ama (2023).

Jazza eta abesbatza musika konbinatzen dituen lau lan kaleratu ditu: Umama! (2003), Umama2 (2007), Eguberri Umama (2013) eta Xomorroak (2019); Maddi Oihenart kantari zuberotarrarekin batera berriz, Hari-biru (2007) eta Baldi (2010) diskoak.

Imanol kantariaren pianojole izan zen bai zuzeneko emanaldietan nahiz grabaketetan 1999tik azkenerarte.

Benito Lertxundiren pianista izan da 2000. urtetik 2024arte zuzenean nahiz grabaketetan, eta azken urteetan Petti kantariarekin ere ibili da.

Egun, musika sorkuntza eta pianoa dira bere lanaren ardatzak, eta azken urteotan hainbat orkestra moldaketa idatzi ditu artista desberdinentzat: Niko Etxart, Eñaut Elorrieta, Txomin Artola, Anari, Xendarineko ahizpak, Mice, Chill Mafia, Olaia Intziarte…

Musika eta mendizaletasuna batu zituen Urmuga ekimenaren sortzaileetako bat izan zen.

2023ko abenduan Eguzki Xuri kantua grabatu zuen eta Zestoako Sastarraingo harrobirako diseinaturiko izen bereko kontzertuaren zuzendari artistikoa izan zen World Weather Network proiektuaren barruan.

Castillo Suarez idazlearekin batera Alaska ikuskizuna sortzen dute.

2023ko udaberrrian Geure(R)a ikuskizunaren musika konposatu eta zuzenean eskeintzen du Harrobi Dantza Bertikala konpainiaren enkarguz.

2024ko irailaren 15ean Getxofolken 40 urteurreneko ikuskizuna sortzen du enkarguz.Urte berean Isiltasunetik dokumentalaren ekoizle eta musikaren egilea da, eta halaber  gabon kanten bertsio berrituez osatutako Eguberri Umama (deluxe edition) diskoa kaleratzen du.

2025eko udazkenean Maddi Oihenartekin batera disko berria kaleratuko du.

Literatura

HIZLARIA

Joxan Oiz Arruti

GAIA

Pepinoak, kapelak eta nobela beltz bat. “Amazurtza” liburua aitzakia hartuta, duela 150 urteko bonbaketak

(Euskaraz)

DATA

2025ko abenduaren 4an

APUNTEAK

Deskargatu hemen

Joxan Oiz Arruti

Euskal Filologian lizentziatua, euskal prentsan ibilia da kolaboratzaile, kazetari eta zutabegile gisa, eta 1992az geroztik irakaskuntzan ari da.

Literaturan ere aritua da, 2006an Beñat Dardo nobela, Etxepare euskarazko lehen idazlearen bizimoduari buruzko fikziozko berregite historikoa eta Bidasoa poesia eta argazki liburua, eta 2025ean Amazurtza, XIX. mendeko Donostian kokatutako nobela beltza argitaratu baitzituen.

Narrazio bilduma bat du tiradera batean gordeta, eta handitan sagardotegi bat martxan jarriko omen du.

Amazurtza

Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko VII. (H)ilbeltza bekaren irabazlea.

Donostia, 1876ko ilbeltz elurtua. Karlisten bonbapean dago hiria, periodikoak egunero argitaratzen du zenbat pepino erori diren bezperan. Gerra amaitzen ari den ustean, hiria berriro pizteko prestatzen ari dira, kaleak zabaltzen, bazterrak argitzen. Eta hiriaren garapen horri loturik, hainbat poltsiko betetzen. Zenbaitek, ordea, granaden burrunba eta iskanbila etsaiak garbitzeko probestuko du. Kapela saltzaile bat egia bilatzen saiatuko da, ezagun baita mikeleteak, milizianoak eta karlistak, denek janzten dutela inoiz txapela.

Astronomia

HIZLARIA

Javier Armentia Fructuoso

GAIAK

¡Marchando unos eclipses!

Eklipseek gizateria liluratu dute, zeinen harrigarria den, eguzki-eklipseetan gertatzen den bezala, gauez eta egunez egitea, edo, ilargiekin gertatzen den bezala, ilargi betea gauean zehar zerbait ilunak hozkatzea.

Hitzaldi honetan eklipseen historian barrena bidaiatuko dugu, zortzi hilabete pasatxori begira; izan ere, 2026ko abuztuaren 12an eguzki-eklipse oso bat ikusi ahal izango dugu gure lurretatik, Iberiar Penintsulan okupatuta izango ditugun hainbat lurretatik lehena. Nola prestatu?

La ciencia urgente

Zientzia beti ikusi izan dugu jarduera onuragarri gisa, arazoak konpontzeko eta hobeto bizitzen laguntzeko gaitasuna duena. Baina hala da? Zientziak ez ditu beti bere helburuak lortzen: gaixotasunekin, klima-aldaketarekin, bidegabekeriekin… ikusten dugu.

Egia da gurea bezalako gizarte konplexu batean aurre egiten ari garen arazo askok zientziaren beharra izateaz gain, premiazko zientzia egin ahal izatea eta eraginkorra izatea ahalbidetuko duen kontzientzia behar dutela.

Mundu hau arakatuko dugu joera onak eta beharrezko alternatibak bilatuz.

(Gazteleraz)

DATAK

2025ko abendauren 2 eta 9an

APUNTEAK

Javier Armentia Fructuoso

Astrofisikaria eta zientzia-dibulgatzailea. 1993tik, Iruñeko Planetarioko zuzendaria da.

International Planetarium Society-ko administrazio-kontseiluko kide espainiarra da, eta Komunikazio Zientifikoko Espainiako Elkarteko zuzendaritza-batzordeko kidea izan da 2015eko urrira arte. Prentsan, irratian eta telebistan parte hartu ohi du, eta zientzia-gaiei buruzko eztabaida askotan parte hartu du, bereziki teoria sasizientifikoen aurkako polemikan.

Pentsamendu Kritikoaren Aurrerapenerako Elkartearen buru izan da (sasi-zientziaren mozorroa kentzeko erakundea), eta Laetoli argitaletxeak argitaratutako ¡Vaya Timo! bilduma zuzendu du.

1996an Crónicas marcianas programa zuzendu zuen, Iruñea, Madril, Coruña eta Granadako planetarioek egindako 50 minutuko ikus-entzunezkoa, Charo López, Manuel Toharia eta Javier Sardák ahotsa jartzen ziotena.

2002tik Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko Zientzia, Medikuntza eta Ingurumen Komunikazioko Masterreko irakaslea da.

2012 eta 2015 artean, Radio Nacionaleko “Esto me suena” programan zientzia-dibulgazioari buruzko atal bat egin zuen astero, “El vecino de la azotea” izenburuarekin, astronomo izateari erreferentzia egiten diona.
Astronomia-zientzietan espezializatutako beste dibulgazio-programa batzuetan ere ohiko kolaboratzailea izan da, hala nola Alacanteko Radio San Vicente del Rapeig udal-irratiaren “El Cinturón de Orión” programan. Radio San Vicente del Rapeig irrati-katearekin 2009tik, Astronomiaren Nazioarteko Urtetik, 2017ra arte aritu zen lankidetzan, eta 300 emisio baino gehiagoren ondoren amaitu zuen programaren emisioa.

2013az geroztik, sustatzaileetako bat da Joaquín Sevillarekin batera, zientzia zabaltzeko “Ciencia en el bar” proiektua garatzen du.

2002. urtetik Por la Boca Muere El Pez blogaren egilea da. Bertan, astero Diario de Noticias de Navarra egunkarirako idazten duen Milenio iritzi-zutabeak partekatzen ditu, baita zientziari eta gizarteari buruzko beste gogoeta batzuk ere.

2015eko abuztuan, Espainiako Astronomia Elkartearen, Cervantes Institutuaren eta Iruñeko Planetarioaren ekimenez, mu-Arae sistema planetarioaren “Cervantes” izendapena sustatu eta bultzatu zuen. Nazioarteko Astronomia Batasunak 2015eko abenduan onartutako izarraren izendapenarekin batera, Cervantes orbitatzen duten planetak ere izendatzen dira, hala nola Kixote, Dulcinea, Sancho eta Rocinante.

2017ko ekainean, zientzien eta LGBT munduaren arteko harremanak ikusarazteko ekimen bat sortu zuen, “LGTBIQ zientzia: gizarte berri baterako erreferenteen bila” izenekoa.

2020ko ekainaren 22an “Category is: Science Extravaganza” Nebesu eta Arcadik aurkeztutako ScenioTv saioan parte hartu zuen.

Historia

HIZLARIA

Rosa Arrigain

GAIA

Viaje a la Athenas de Pericles

(Gazteleraz)

DATAK

2025ko azaroaren 25 eta 27an

APUNTEAK

Rosa Arrigain

Tolosan jaioa, Historian lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean.

Bigarren Hezkuntzako irakaslea, Andoainen eta Eibarren destinoak dituena, eta Urola-Kosta HHIn klaseak ematen ditu, Zarautz eta Azpeitiko ikastetxeetan.

Funtsean, gizarte-hezkuntzako klaseak eman ditu bigarren hezkuntzan, baita 25 urtetik gorakoentzako unibertsitaterako sarbide-eskolak ere.

Historia, artearen historia eta literatur solasaldiak ere eman ditu.

Gizartea

HIZLARIA

Iñigo Mtz. Peña

GAIA

Bakardadearen mendean bizi gara?

(Euskaraz)

DATA

2025ko azaroaren 20an

APUNTEAK

Deskargatu hemen

Iñigo Martínez Peña

Filosofian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Batxilergoko Filosofia eta Psikologia irakaslea da, Loiuko Lauro ikastolan 2000tik aurrera.

Filosofia eta pentsamendu kritikoa gizarteratzeko lanean dabilen Agora Filosofia Elkarteko kidea da.

Filosofiaren defentsak (Erein, 2017) liburuaren koordinatzailea eta Mandamentu hipermodernoak.

Egungo inertziak zalantzan jartzen (Elkar, 2021) zein Pantailen garapena (Elkar, 2023) liburuaren egilea da.

2018-2019 bitartean Euskadi Irratiko Hiri Gorrian saioko kolaboratzailea izan zen, filosofiarekin bat egungo mundua ulertzeko ahaleginetan.

Prest! Deustualdeko aldizkarian eta Berria egunkarian ere iritziegile izan da. Formakuntza psikoanalitikoan parte-hartzen du Bilboko Antena Klinikoan.

 

Photomuseum

HIZLARIAK

Martxel Altuna eta Goretti Garate

GAIA

Un museo fotográfico en Zarautz

Saio hau baliagarri izan nahi du museo bat eta, zehazki, argazki-museo bat gure herrian. Era berean, egungo argazkigintzaren erronkak bistaratzea.

Photomuseumaren jatorria eta historia, jarduerak, argazkigintzaren erronkak gaur egun, izango dira hitzaldian jorratuko diren alderdietako batzuk.

(Gazteleraz)

DATA

2025ko azaroaren 13an

APUNTEAK

Martxel Altuna

Historian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean, Donostiako Campusean. 1993an, Photomuseum inauguratu zen urtean, erakunde horretan sartu zen, eta bere lan-jarduera gaur egun arte garatu du.

Urte hauetan guztietan, hainbat funtzio bete ditu museoaren organigramaren barruan. Azken ariketak, besteak beste, zuzendari lanak.

Goretti Garate
Arte Ederretan lizentziaduna EHUn. Bilboko Arte Ederren Museoko hezkuntza sailean eta Bilboko Guggenheim Museoan lan egin du.

2005ean Photomuseumen sartu zen.

 

Photomuseum

Zarauzko Photomuseum edo Argazkiaren eta Zinemaren Museoa (euskaraz Argazki & Zinema Museoa Zarautz) 1993ko irailean inauguratu eta 2005eko azaroan eraberritu zen.

Villa Manuela eraikinean dago.

Museoak argazkigintzari eta zinemari buruzko erakusketa iraunkorra du.

Photomuseum Argazkigintzaren Euskal Museoa Fundazioaren jabetzakoa da.

Filosofia

HIZLARIA

Jon Mentxakatorre Odriozola

GAIA

Barandiaran, gizabidea eta zentzua

(Euskaraz)

DATAK

2025ko azaroaren 6an

APUNTEAK

Jon Mentxakatorre Odriozola

Giza Zientzietan graduatua da (Deustuko Unibertsitatea) eta Filosofian (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa) zein Euskal Filologian (UPV/EHU) doktorea. Mondragon Unibertsitatean ari da, gaur egungo gizartea eta hezkuntza gaien gainean irakas-ikerketan. UEUko filosofia Saileko arduraduna eta Talde Eragileko kidea da.

2019an defendatu zuen tesia (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa) eta bertan J. R. R. Tolkien-en obraren azterketa filosofikoa egin zuen, metafisika eta estetika aztertuaz. 2023an, Euskal ahozko ipuinak eta lurpeko eremua antologia eta azterketa tesia aurkeztu zuen (UPV/EHU) filologia arloan.

2021. urtetik UEUko Filosofiako saileko burua da eta 2025etik UEUko Talde Eragileko kidea. Hainbat jardunaldiren antolaketan parte hartu izan du eta baita Filosofia Sailaren zenbait egitasmotatik eratorritako argitalpenetan ere:
Adimen artifiziala: filosofia eta teknologiaren bilgunea. Aitzol Astigarraga Pagoagarekin batera (UEU eta UPV/EHUk koedizioan, 2023)
Euskal pentsamenduaren garabideak. Haritz Azurmendi Arrue eta Alba Garmendia Castañosekin batera (UEU, 2024).

Musika

HIZLARIA

Marina Lertxundi

GAIA

Grandes solistas en la música clásica: técnica y musicalidad

(Gazteleraz)

DATAK

2025ko azaroaren 4, 11 eta 18an

APUNTEAK

  • Marina Lertxundi, zarauztarra, koru zuzendaritzan lizentziatua da.
  • 25 urtetik gora daramatza koruak zuzentzen. 25 urte eman ditu abesbatzen zuzendaritzan. 14 urte luzez Zarauzko Andre Maria Erregina parrokian Shola Cantorum parrokia-korua zuzendu zuen. Egun Donostiako Ekintza Ikastolan haurren koru bat eta helduen koru bat zuzentzen ditu.
  • Aspaldidanik Gipuzkoan zehar musikaren historiaren inguruko kurtsoak ematen ditu.
  • 2013ko Irailean, Marina Lertxundi Zarauzko “Imanol Urbieta” udal musika-eskolako zuzendari izendatu zuten.

Osasuna

HIZLARIA

José Manuel Etxaniz Makazaga

GAIA

Aprendiendo a vivir con el anisakis

(Gasteleraz)

DATA

2025ko urriaren 30ean

APUNTEAK

José Manuel Etxaniz Makazaga

Albaitaritzan lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean 1977an eta doktorea Zaragozakoan 1998an. Herri Administrazioan diplomatua, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), 1996an.

Zumarragako – Gipuzkoako albaitari titularra (1978-1983). Eusko Jaurlaritzako Kontsumo zuzendaria (1983-1987). Enpresa pribatuan lan egin zuen elikadurarekin eta garapen endogenoarekin lotutako arloetan, eta 1993tik Donostiako Udaleko funtzionarioa da. Gaur egun, Osasun Publikoko eta Animalien Ongizateko zerbitzuburua.

Elikagaien Segurtasunerako Espainiako Agentziako kontseilari sortzailea (2003-2004).

Irakasle laguntzailea hainbat unibertsitatetan (Leon, Deustu, Euskadi, Arrasate) eta goi-mailako prestakuntza-zentrotan (Osasun Eskola Nazionala eta CEMILVET).

Berrogeita hamar liburu eta ikerketa-lan eta hirurehun dibulgazio- edo iritzi-artikulu baino gehiago argitaratu ditu aldizkari profesionaletan edo eguneroko prentsan. Noticias de Gipuzkoa “egunkarian gai desberdinei buruzko zutabe bat mantentzen du astero eta Lara Estatuko (Venezuela) Albaitari Medikuen Elkargoko Aldizkariaren Kontseilu Editorialeko kidea da.

Gipuzkoako Albaitarien Elkargo Ofizial Prestuko lehendakaria, 1994ko martxotik. Espainiako Albaitarien Elkargoen Kontseilu Nagusiko Deontologia eta Legegintza sailburua (1996-2001). Albaitarien Elkargoen Euskal Kontseiluaren, Gipuzkoako Osasun Batasunaren eta Espainiako Udal Albaitarien Elkartearen sortzaileetako bat.

“Historia de la Veterinaria en Valladolid 2005” lehiaketako lehen saria eskuratu zuen, “Contribución vallisoletana a la Historia de la Veterinaria” lanarekin. “Angel Cruz Jaka” Ikerketa Historikoaren I. Sariaren lehen saria, “Ferratzaile, albeitar eta udal albaitariak Zumarragan (Gipuzkoa)” lanarekin, 2006an, eta Félix Mocoroa Gastronomia Sariaren Accesit saria, Euskal Gastronomi Kofradiarena eta Euskal Herriko Unibertsitatearena (UPV/EHU), “Del paté al foie gras, una excursión para los sentidos” lanarekin, 2006an.

Albaitaritzaren Historiako Espainiako Elkartearen buru da,
Albaitaritza Zientzien Errege Akademiako akademiko numerarioa eta doktoreen akademiako akademikoa. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko zenbaki-laguna. Albaitaritza Medikuntzaren Historiako Venezuelako Elkarteko eta Albaitaritzaren Historiako Argentinako Elkarteko ohorezko bazkidea. Albaitaritzaren historiari buruzko curriculuma: https://historiadelaveterinaria.es/dt_team/jose-manuel-etxaniz-makazaga /