Category: cursos

Itsas Historia

HIZLARIA

Xabier Alberdi Lonbide

GAIA

Elkanoren bigarren bidaia eta heriotza

(Euskaraz)

DATA

2026ko martxoaren 12an

APUNTEAK

Xabier Alberdi Lonbide

Historian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (1992), EHUk 2006an doktoratu zuen Gipuzkoako itsas ekonomiako interes-gatazkak tesiarekin. XVI-XVIII mendeak.

Itsas ekonomia da, hain zuzen ere, haren lehentasunezko ikerketa-ildoa, eta horren gainean artikulu ugari argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan. 2006tik Zehazten Zerbitzu Kulturaletako kidea da, ikerketa historiko eta arkeologikoan aritzen den enpresa.

Albaola Elkarteko eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea.

2004an Álvaro Aragón Ruano historialari gipuzkoarrarekin batera Entre Allepunta y Mollarri argitaratu zuen, itsas herri baten historia, Zarauzko itsas historia eta historia ekonomikoa biltzen dituena.

Artea eta Pintura

HIZLARIA

M.ª José Noain

GAIAK

El origen del arte. Pinturas rupestres y arte mueble

El impresionismo. La revolución de la luz

(Gazteleraz)

DATAK

2026ko martxoaren 3 eta 10ean

APUNTEAK

M.ª José Noain

 

Geografia eta Historian lizentziatua da, Historiaurrea eta Arkeologia espezialitatean, eta Gizarte eta Kultura Antropologian.

Bere ibilbide profesionala Arkeologia Prebentiboan, museoen munduan, komunikazioan eta kudeaketa kulturalean garatu du, eta hogei urte baino gehiagoko esperientzia du Historia, Artea eta Arkeologia ikastaroak ematen.

Irungo Udalerako “Ondarea” eta Irungo Oiasso Erromatar Museorako “Bidasoako Atlas Emozionala” erakusketen komisarioa izan da, Bitamine Faktoriarekin lankidetzan. Azken proiektu horrek Bidasoa ibaiaren memoriari buruzko ikerketa antropologiko bat izan zuen abiapuntu, eta Elena Odriozolak ilustratutako bere testuak ere argitaratu zituen. Bitaminerekin batera, KulturBox proiektuaren arduraduna ere bada, kulturako edukiontzi interaktiboak. Dibulgazio historikoko proiektuen artean, “Las huellas de las mujeres en Hondarribia” nabarmentzen da.

Artikulu zientifikoak argitaratu ditu hainbat aldizkaritan, dibulgazio-artikuluak National Geographic-en (Historia), monografia bat Hondarribiko Historiari buruz eta bi biografia nobelatu -Frantziako Livia Drusila eta Isabel-i buruzkoak-, RBA Edizioetan. Cadena Ser eta Radio Euskadiko irratsaioetan parte hartu ohi du, eta «La Biblioteca Perdida» historiako podcastean aktiboki parte hartu zuen.

Gizartea

HIZLARIA

Iratxe Etxenike

GAIA

Suizidioa, Biziraun elkartearen eskutik

(Euskaraz)

DATA

2026ko otsailaren 24an

APUNTEAK

Iratxe Etxenike

 

2020an bere buruaz beste egiteagatik aita galdu zuen psikologoa da. Gertaera tragiko horren ondoren, Biziraun elkartearekin bat egin zuen. Elkarte horrek babesa ematen die maite duen pertsona batek bere buruaz beste egin duen pertsonei, eta, orain, elkarri laguntzeko taldeak koordinatzen ditu.

Era berean, “Suizidiotik bizirik atera direnentzako arreta” azterlanean ere lagundu du. Ikerketa horretan, kausa horrengatik maite duten pertsona bat galdu dutenentzako laguntza-premia aztertzen da.

Kriminologia

HIZLARIAK

Kriminologiaren Euskal Institutuko irakasleak

GAIAK

Un paseo criminológico en torno al caminar. Peligros y oportunidades del movimiento a pie (Juan Aldaz Arregi)

Miénteme si puedes: cómo saber si nos están diciendo la verdad (César San Juan)

Intervención con personas sin hogar (Ane Viana Salinas)

Cuando la justicia causa injusticia. Condenados/as erróneamente (Gema Varona)

(Gazteleraz)

DATAK

2026ko otsailaren 12, 19 eta 26an

2026ko martxoaren 5ean

APUNTEAK

Euskal Kriminologia Institutua.

 

Kriminologiaren Euskal Institutoak IVAC-KREI Euskal Herriko Unibertsitatearen Ikerkuntzako Unibertsitate Institutua da, fakultate eta sail arteko izaera duena. Horren ondorioz, ez da fakultate edo sail baten menpekoa, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen estatutuek eta bere araudiak ematen dioten autonomia dauka.

Institutuak harreman zientifikoa du, NBEren organo aholku-emaile den Kriminologiako Nazioarteko Elkartearekin. Elkarte horrekin sinatutako lankidetza-hitzarmenean oinarrituta, Delinkuentzia, Bazterkeria eta Gizarte Harremanei buruzko Nazioarteko Ikerkuntza Zentroa sortu zen.

Kriminologiaren Euskal Institutuak lan ugari eta askotarikoak egin ditu. Horrez gain, Institutu irekia da, bere argitalpenetan ikus daitekeen moduan. Hiru mailatan egiten du lana: goi mailako ikerkuntza, irakaskuntza eta unibertsitateko hedapena.

 

Lerro Estrategikoak

IVAC-KREI Euskal Herriko Unibertsitatearen mendeko sail arteko unibertsitate-institutua da. Kriminologia eta biktimologiaren zientziei buruzko ikerkuntza nahiz prestakuntza espezializatua eta diziplinartekoa egiten du, batik bat. Hala ere, azterketak, kanpo aholkularitza eta ezagutza gizarteari eskualdatzeko jarduerak ere egiten ditu.

Proiektuen garapenean, Europan presentzia areagotzeko eta nazioarteko sareetan sartzeko eginahalak egin ditu, ikerkuntzako bikaintasunean eta gizarteari eskainitako zerbitzuetan erreferente izateko asmoz.

Zientzia

HIZLARIA

Itziar Zubia Olaskoaga

GAIA

Itzalaldia sare elektrikoan: zer gertatu zen, zer aldatu behar da

(Euskaraz)

DATA

2026ko otsailaren 5an

APUNTEAK

Itziar Zubia Olaskoaga

Industria Ingeniaria da ( Espezialitate Elektrikoa) 1996an eta UPV/EHUko Doktorea 2003an. UPV/EHU Ingeniaritza Elektrikoa Saileko irakasle agregatua da.

Ingeniaritza Elektrikoa Graduan, Máster de Integración de las Energías Renovables en el Sistema Eléctrico eta Master in Control in Smartgrids and Distributed Generation masterrean irakaskuntza du, Generación Eólica eta Grids Operation and Control irakasgaietan. Zirkuitu elektrikoen oinarrien 3 liburuen idazlea beste irakasle batzuekin batera.

Sistema Adimendunak eta Energia (“Sistemas Inteligentes y Energía (SI+E)) ikertaldeko kidea da. Bere ikerkuntza lerroak smartgrids eta sorkuntza berriztagarria dira: sorgailu eta parke eolikoen ereduztapenaren eta kontrolaren azterketa, berauek banatze-sarean txertatzeko eta berauen operaziorako konponbideak proposatzea, bai ohiko egoeran, bai ez-ohiko egoeren kasuan ere.

24 lehiaketa publikoko ikerkuntza- eta enpresa-proiektu baino gehiagotan parte hartu du. Doktore tesi baten ko-zuzendaria izan da, indexatutako aldizkarietako 12 artikuluren egile-kidea da, nazioarteko kongresuetan 40 lan baino gehiago ditu eta liburu bat. Bere ikerkuntzaren ondorioz bi seiurteko aitortu dizkio CNEAI-ORCID.

Gaur egun UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordetzako idazkari akademikoa da.

Nazioarteko aktualitatea

HIZLARIA

Txente Rekondo

GAIA

Una mirada a la actualidad internacional

(Gazteleraz)

DATAK

2026ko urtarrilaren 27an

2026ko otsailaren 3, 10 eta 17an

APUNTEAK

Txente Rekondo

Nazioarteko analista.

Komunikazio Zientzietan lizentziatua, eta Ikasketa Aurreratuen Diploma (DEA) Politika eta Administrazio Zientzietan
Hainbat liburutan idatzi eta parte hartu du, eta estatuko eta nazioarteko kongresuetan parte hartu du.

Ehunka artikulu eta analisi argitaratu ditu hainbat komunikabidetan.
Hainbat komunikabiderekin kolaboratzen du.

2009ko urritik, “Nazioarteko gaurkotasuna duen tribuna” ikastaroa ematen du. Bidaiari nekaezina, 40 herrialde baino gehiago ezagutu ditu.

Geopolitika

HIZLARIA

Asier Blas Mendoza

GAIAK

Nuevos modelos de Golpes de Estado en el Siglo XXI: cambios de régimen e injerencia externa

España, un estado plurinacional, entre la dialéctica del acomodo y la Secesión

(Gazteleraz)

DATAK

2026ko urtarrilaren 22 eta 29an

APUNTEAK

Asier Blas Mendoza

Zientzia Politikoan doktorea da (2011), eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle agregatua Politika eta Administrazio Zientzia Sailean.

2006tik irakasle da UPV/EHUn.

Gaur egun, Politika Konparatua, Sistema Politikoa Espainian eta Euskadin, Herritarren Parte-hartzea eta Nazioarteko Politika irakasten ditu.

Ebaluazio positiboa du Docentiaz programan eta ikerketa-tarte bat (seiurtekoa). 2002az geroztik, Parte Hartuz ikerketa-talde sendotuko kidea da. Ikerketa-ildoak honako hauek dira: demokrazia, aniztasun etniko-nazionalaren kudeaketa (power-sharing, federalismoa eta sezesioak), nazioarteko politika eta berrikuntza demokratikoa.

2012an “Manuel Giménez Abad” X. Saria irabazi zuen, “Modelo de democracia en las Comunidades Autónomas Españolas” lanagatik politika eta lurraldea deszentralizatzeari buruzko lanetarako.

Dozenaka argitalpen ditu, besteak beste, “The Jewel in the Crown: Co-optive Capacity and Participation During Austerity in Cardiff and San Sebastian-Donostia” (IJURR, 2018) eta “Power-sharing coalitions in the Basque Country (1987 – 1998): centripetal coalitions vs. consociational coalitions” (Nations and Nationalism, 2018).

Euskadi Irratia Telebistan (EITB) eta Argia aldizkarian kolaboratu ohi du.

2018ko otsailetik, Politika eta Administrazio Zientzien Departamentuko zuzendaria da.

Historia

HIZLARIAK

Arantzazu Ametzaga iribarren – Xabier Irujo Ametzaga

GAIA

Gamazada: la última matxinada

(Gazteleraz)

Arantzazu Ametzaga eta Xabier Irujok Gamazadaren inguruko gogoeta historiko eta literarioa aurkeztuko dute mahai-inguru formatuan.

Gamazada izan zen XIX. mendeko azken matxinada handi bat, euskal herritarrek euren foruak defendatzeko egin zuten azken altxamendua. 1893an, Madrilko Ogasun ministro zen Germán Gamazok sistema fiskal zentralizatua ezarri nahi izan zuen Hego Euskal Herrian, berriz ere foru-erregimena alde batera utziz. Hala ere, euskal herria bateratua atera zen kalera, herriz herri manifestazio erraldoietan parte hartuz, bere eskubideak aldarrikatuz.

Matxinada horren ondorioz, Madrilek ezin izan zuen fiskalitatea zentralizatu, eta horrek ekarri zuen gaur egun ezagutzen dugun kontzertu ekonomikoen sistema.

Mahai-inguruan, Xabier Irujok gertakariaren testuinguru historikoa aztertuko du, nazio-eraikuntzaren eta foralitatearen ikuspegitik.

Bestalde, Arantzazu Ametzagak La bordadora de la Gamazada izeneko bere azken eleberria aurkeztuko du, testuinguru historiko horretan girotutako fikziozko kontakizun hunkigarria. Eleberriak emakume baten bizipenen bidez erakusten du nola bizi izan zuten herritar arruntek borroka eta erresistentzia garaia.

Ekitaldi honek, beraz, historiaren eta literaturaren arteko elkarrizketa sustatuko du, ikuspegi sakon eta emozional bat eskainiz Euskal Herriak bizi izan zuen une erabakigarri honi buruz.

DATA

2026ko urtarrilaren 15ean

APUNTEAK

Arantzazu Ametzaga Iribarren

Venezuelako Unibertsitate Zentralean Bibliotekonomia eta artxibistikan lizentziatua, euskal idazle eta dokumentalista da, liburuzaintza lanean nabarmendua.

Buenos Airesen jaio zen erbestean, bere gurasoak, Mercedes Iribarren eta idazle eta politikaria zen Bingen Ametzaga, 1936ko Gerraren ondorioz Hego Amerikara erbesteratu baitziren. Haurtzaroa Montevideon (Uruguai) eta gaztaroa Caracasen (Venezuela) igaro zituen. Bertan, hainbat erakundetan lan egin zuen, tartean AEBetako enbaxadan eta Alianza para el Progreso Kennedyk martxan jarri zuen programan. Venezuelan bizi zela, euskal komunitatearekin harreman estua izan zuen, eta Radio Euskadirekin ere kolaboratu zuen.

1965ean Pello Irujo Elizalderekin ezkondu zen Caracasen, eta 1972an familiarekin batera Euskal Herrira itzuli zen, Altzuzara, Nafarroan.

Euskal Herriko Legebiltzarreko liburutegia sortu zuen, eta 1980tik 1985era haren zuzendari izan zen. Bere zuzendaritzapean, liburutegiak 11.000 liburu baino gehiago bildu zituen, eta Juan Ramón Urquijoren zein Francisco Abrisketaren bilduma esanguratsuak jaso zuen. Jon Bilbaorekin ere lan egin zuen. Sei katalogo bibliografiko argitaratu zituen, euskal bibliografiaren historian mugarri izan zirenak.

Hizkuntza gaitasun handiko familia batean hazi bazen ere (aita zortzi hizkuntzatan aritzen zen), Arantzazuk helduaroan ikasi zuen euskara, eta bere lau seme-alabak euskaldunak dira.

Arantzazu Ametzagak eleberri historiko ugari idatzi ditu, besteak beste Veinticinco cartas para una guerra, Rebelión contra la Guipuzcoana, 778. Orreaga eta 1512. La conquista de un reino. Halaber, 500 artikulu baino gehiago argitaratu ditu nazioarteko hedabideetan eta euskal aldizkarietan.
Politikan ere jardun zuen: Nafarroa Bairen izenean Eguesibarren zinegotzi izan zen 2007–2011 artean, eta Alzuzako batzarrean aritu zen 2015–2019 artean.

Bere ekarpena euskal kultura, memoria historikoa eta liburutegi-sarea indartzeko funtsezkoa izan da.

Bere lana kultura eta memoria historikoaren arloan funtsezkoa izan da, eta Sabino Arana saria (2015), Manuel Irujo saria (2016) eta Nabarralde saria (2017) jaso ditu, besteak beste.

Xabier Irujo Ametzaga

Arantxa Ametzagaren semea da. Caracasen (Venezuelan) jaio zen erbestean.

Irujo Nevadako Unibertsitateko Renoko Euskal Ikerguneko zuzendaria da, eta bertan genozidio ikasketetako katedratikoa da. Liverpooleko Unibertsitateko lehen Manuel Irujo irakasle bisitaria izan zen, eta Massachusettseko Amherst Unibertsitateko William Douglass Katedrako eta Boise State Universityko Eloise Garmendia Katedrako irakasle bisitaria ere izan da. Filologian, Historian eta Filosofian lizentziatua, bi doktorego ditu historian eta filosofian.

Graduondoko eta doktoregoko ikasle askoren tutoretza izan du eta doktorego-tesi batzorde ugari zuzendu ditu. Irujok Amerikako eta Europako hogeitahamar unibertsitateetan eman ditu hitzaldiak, baita erakunde akademiko edo kulturaletan ere (gobernuak, parlamentuak, museoak eta liburutegiak).

Europako eta Amerikako sei argitaletxe akademiko eta unibertsitateko batzorde zientifikoetako parte da. Irujok hogei liburu baino gehiago eta artikulu ugari idatzi ditu aldizkari espezializatuetan, eta nazio eta nazioarteko sariak eta aintzatespenak jaso ditu.

Euskal historiarekin eta politikarekin zerikusia duten gaiak argitaratu ditu, eta bere ibilbidean genozidio-ikasketetan espezializatu da sarraski fisiko eta kulturalean arreta jarriz.

Azken hogei urteak Gernikako bonbardaketaren azterketari eskaini ditu eta Gernikako Dokumentazio Zentroarekin elkarlanean aritu da bonbardaketaren inguruko artxibo-materialaren bila. Ikerketa horien emaitza dira Gernikako bonbardaketari eta euskal erbeste politikoari buruzko bere bi trilogiak.

Bere azken liburuen artean ondoko hauek nabarmentzen ditugu: Charlemagne’s Defeat in the Pyrenees: The Battle of Rencesvals (Amsterdam University Press, Amsterdam, 2021), Historia jurídica de la lengua vasca (HAEE, Bilbao, 2022), Gernika: Genealogy of a Lie (Sussex Academic Press, 2019).

Zientzia

HIZLARIA

Fernando Cossio

GAIA

Ciencia y política

(Gasteleraz)

DATAK

2026ko urtarrilaren 13 eta 20an

APUNTEAK

Fernando Cossio

Ikerbasque-ko Zuzendari Zientifikoa
Zaragozako Unibertsitatetik (1982tatik) CC Kimiketako lizentziaduna. UPV/EHU-agatik (1986gatik) CC Kimiketako doktorea. Kimika Organikoko UPV/EHU-ko Katedraduna.

Kimika / Kimika Fakultateak (1999-2001) Fakultateko eta Ikerketako eta UPV/EHU-aren (2001-2003ren) Nazioarteko Erlazioetako Errektoreordeko Dekanoa izan da.

2009tik Ikerbasque-ko Zuzendari Zientifikoa, zientziaren aurrerapenerako euskal Fundazioko, da. Nazioarteko 230 argitalpenen, nazioarteko 11 asmaketa-patenteren eta 5 libururen egilea. Sariak eta bereizketa nabarmenagoak: Almirall de la Sociedad Española de Química Terapéutica saria (1987), Euskoiker Saria (2005), Medalla Ignacio Rivas de la Real Sociedad Española de Química (2011), Janssen-Cilag España de la Real Sociedad Española de Química Ikerketa-Saria (2013).

Esperientziak

HIZLARIA

Aitor Francesena “Gallo”

GAIA

A tope y p’alante

Elkarrizketa – Entrevista

(Euskaraz eta Gazteleraz)

DATA

2025ko abenduaren 18an

APUNTEAK

Aitor Francesena Uria “Gallo”

Surflari itsu zarauztarra da. Bi aldiz irabazi du ISA munduko txapelketa eta hiru aldiz irabazi du surf egokituko ASP zirkuituko munduko txapelketa. “Oilarra” ezizenagatik ere ezaguna da.

Sortzetiko glaukoma diagnostikatu zioten, eta 14 urterekin eskuineko begia galdu zuen ebakuntza askoren ondoren; hala ere, surfa egiteari ez zion utzi.

2012an, ezkerreko begia txikitu zion olatu handi batek jo zuen. Urte pare bat lehenago, korneaz transplantatu zuen, eta erabat itsu geratu zen. Istripua gertatu eta hiru hilabetera, berriro probatu zuen ea surfean aritzeko gai zen. Ohol zabalekin eta olatu txikiekin hasi zen, gero ohol estu eta handiagoetara pasatzeko. Ez zen zorabiatzen, eta konturatu zen itsasoak informazio asko ematen ziola, eta beltzean ikusita ere, surfean hasi zen berriro. Surfa egiten jarraitzen du, eta 2023ko apirilaren 28tik, bere ibilbide profesionalari esker ona adierazteko, Somoko (Kantabria) hondartzako pasealekuan du bere izarra.

2023an Itxaso telesaileko hainbat kapitulutan parte hartu zuen aktore gisa, eta 2024ko irailean TVEko La Revuelta saioko lehen gonbidatua izan zen.

Surfaren munduan bere ibilbideagatik ezaguna, Francesena surfaren aitzindarietako bat izan zen. Kirol honen lehen eskola ireki zuen nazio mailan 1988an, Zarautzen. Espainiako lehen surf entrenatzailea izan zen, eta bere irakaskuntza-metodoa ia eskola guztietan erabiltzen da gaur egun ere.

Aritz Aranburu, Eneko eta Kepa Acero, Axi Muniain edo Mario Azurza bezalako surflariak entrenatu ditu. Espainiako Surf Federazioaren barruan egokitutako surf taldearen sustatzailea da, eta surf egokituko hainbat jardunaldi antolatu eta horietan parte hartzen du. 2016tik Basque Teameko kide da.