Category: cursos

Literatura

HIZLARIA

José Domingo

GAIA

“El teatro del humor” Carlos Arniches, Jardiel Poncela y Miguel Mihura, entre otros

(Gazteleraz)

DATAK

2026ko maiatzaren 7, 14, 21 eta 28an

APUNTEAK

José Domingo

Filosofiako lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta Psikologiako lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere bizitza profesionala Donostian hasi zuen, Catalina de Erauson, klaseak ematen, baita hainbat institututan ordezkapenak egiten ere. Berehala konturatzen da bere bokazioa, eta benetan maite duena, helduei bideratutako prestakuntza dela, eta ez hainbeste nerabeei zuzendutakoa. Horregatik, eskolak ematen hasi zen Bergarako UNEDen, Aulas Kutxan, Donostiako kultur elkarteetan, Eibarren, Arrasaten, Ordizian, Irunen, Lasarten, Tolosan, Zarautzen. Era berean, hitzaldiak ematen ditu kultur etxeetan, jubilatuen etxeetan…

Gehien gozatzen duen prestakuntza-jardueretako bat liburuak komentatzea eta aztertzea da, eta literatura-solasaldiak zuzentzen ditu. Bere beste zaletasuna musika da, gitarra zehazki, 30 urte baino gehiago baitaramatza irakasten eta konposatzen. Besteak beste, Alex Ubagori, Van Goghen

Hizkuntza Zinematografikoa

HIZLARIA

Pedro Saldaña

GAIAK

Underground (Emir Kusturica)

El tiempo de los gitanos (Emir Kusturica)

Melancolía (Lars von Trier)

Deseando amar (Wong Kar-wai)

(Gazteleraz)

DATAK

2026ko maiatzaren 5, 12, 19 eta 26an

APUNTEAK

Pedro Saldaña.

Zine zuzendari gaztea.

Zine zuzendaritzako ikasketak egin zituen Escuela de Cine CECCn. (Centro de Estudios Cinematográficos de Cataluña)

Produkzio lanetan parte hartu du honako hauetan:

  • Zuzendaritza artistikoaren laguntzaile moduan

– “Natacha” laburmetraian, 35mm formatuan grabatua 2006an. Grup cinema arten produkzioa, ICAAko diru-laguntzarekin.

– “Angoixa” laburmetraian, 16mm formatuan grabatua 2006an. Grup cinema arten produkzioa.

– “Ophret” laburmetraian, 16mm formatuan grabatua 2006an,. Grup cinema arten produkzioa.

  • Zuzendaritzaren laguntzaile moduan

– Zuzendariaren laguntzaile 2008an grabatutako “ens veiem dema” obran,  Aureli De Lunaren produkzioa productora PCMrentzat.

– Zuzendariaren bigarren laguntzaile “von voyage” laburmetraian, 35mm formatuan grabatua 2009an.  Grup cinema arten produkzioa.

– Zuzendariaren laguntzaile, formato digitalean grabatutako Aaron Sanchezen “altres direccions”.

Zuzendari lana laburmetraietan:

  • “La autoridad competente” laburmetraia, 16mm formatuan, Bartzelonan grabatua, Eduardo Velasco, Carlos Olalla y Jordi Díaz protagonistekin.
  • “Portero automático” Laburmetraia formato digitalean.

“Colillas asesinas”Laburmetraia formato digitalean.

Historia

HIZLARIA

Xabier Irujo Ametzaga

GAIA

Genozidioaren inguruan

(Euskaraz)

Xabier Irujok genozidio kontzeptuaren inguruko hausnarketa historiko eta juridikoa eskainiko du hitzaldi honetan. Lehenik eta behin, hitzaren jatorria eta esanahia azalduko ditu, kontzeptua sortu zuen Raphael Lemkin jurista poloniarraren ikuspegitik abiatuta. Lemkinek genozidioa herri edo talde baten suntsipen sistematiko eta asmozkoa gisa definitu zuen, ez soilik erailketa fisikoaren bidez, baita kultura, hizkuntza, erlijio edo egitura sozialaren suntsipenaren bitartez ere.

Irujok azalduko du nola eta zergatik aplikatzen zaion definizio hori 1936an Euskal Herrian izandako gertakariei. Zehazki, frankismoaren euskaldunen kontrako errepresio politiko, militar, sozial eta kulturalak genozidioaren irizpideekin bat egiten dutela erakutsiko du.

Ondoren, gaur egungo gatazka armatuak aztertuko ditu, Gazako egoera bereziki, eta argudiatuko du zergatik har daitekeen genozidiotzat nazioarteko zuzenbidearen ikuspegitik.

Hitzaldiak genozidioaren kontzeptua egungo testuinguruetara ekarriko du, memoria historikoa eta giza eskubideen defentsa uztartuz, eta ikuspegi kritiko eta humanistatik galdera zorrotzak planteatuz nazioarteko komunitatearen erantzunaren inguruan.

DATA

2026ko apirilaren 30ean

APUNTEAK

Xabier Irujo Ametzaga

Arantxa Ametzagaren semea da. Caracasen (Venezuelan) jaio zen erbestean.

Irujo Nevadako Unibertsitateko Renoko Euskal Ikerguneko zuzendaria da, eta bertan genozidio ikasketetako katedratikoa da. Liverpooleko Unibertsitateko lehen Manuel Irujo irakasle bisitaria izan zen, eta Massachusettseko Amherst Unibertsitateko William Douglass Katedrako eta Boise State Universityko Eloise Garmendia Katedrako irakasle bisitaria ere izan da. Filologian, Historian eta Filosofian lizentziatua, bi doktorego ditu historian eta filosofian.

Graduondoko eta doktoregoko ikasle askoren tutoretza izan du eta doktorego-tesi batzorde ugari zuzendu ditu. Irujok Amerikako eta Europako hogeitahamar unibertsitateetan eman ditu hitzaldiak, baita erakunde akademiko edo kulturaletan ere (gobernuak, parlamentuak, museoak eta liburutegiak).

Europako eta Amerikako sei argitaletxe akademiko eta unibertsitateko batzorde zientifikoetako parte da. Irujok hogei liburu baino gehiago eta artikulu ugari idatzi ditu aldizkari espezializatuetan, eta nazio eta nazioarteko sariak eta aintzatespenak jaso ditu.

Euskal historiarekin eta politikarekin zerikusia duten gaiak argitaratu ditu, eta bere ibilbidean genozidio-ikasketetan espezializatu da sarraski fisiko eta kulturalean arreta jarriz.

Azken hogei urteak Gernikako bonbardaketaren azterketari eskaini ditu eta Gernikako Dokumentazio Zentroarekin elkarlanean aritu da bonbardaketaren inguruko artxibo-materialaren bila. Ikerketa horien emaitza dira Gernikako bonbardaketari eta euskal erbeste politikoari buruzko bere bi trilogiak.

Bere azken liburuen artean ondoko hauek nabarmentzen ditugu: Charlemagne’s Defeat in the Pyrenees: The Battle of Rencesvals (Amsterdam University Press, Amsterdam, 2021), Historia jurídica de la lengua vasca (HAEE, Bilbao, 2022), Gernika: Genealogy of a Lie (Sussex Academic Press, 2019).

Geologia

HIZLARIA

Inma Muguerza

GAIA

Agua y territorio

(Gasteleraz)

DATA

2026ko apirilaren 28an

APUNTEAK

Inma Muguerza

Hidrogeologoa (lurpeko urak aztertzen eta ikertzen espezializatutako geologoa). Hainbat urtez lurpeko urak eta lurzoru kutsatuak ikertzen aritu da. Lurpea Garbi irabazi asmorik gabeko elkarteko kidea, Tolosaldean zaborra duten kobazuloak detektatzen eta garbitzen dituena. Lurraren Zientzien dibulgatzailea, oro har, eta lurpeko urena, bereziki. Ikasketa Geobiologikoen Elkarteko (GEA) irakaslea. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Geologia Saileko ikertzaileetako bat da.

Dibulgaziorako duen zaletasunak lurpeko uren balioa eta garrantzia gizartean zabaltzera eramaten du, bisita gidatuak eginez, hitzaldiak emanez eta eduki didaktikoak sortuz.

Esperientziak

HIZLARIAK

Telmo eta Elena Irureta

GAIA

De agua y arena film laburra + solsaldia

(Euskaraz)

DATA

2026ko apirilaren 23an

APUNTEAK

 Telmo Irureta

Aktore zumaiarra, 1989ko urtarrilaren 8an jaioa.

Magisteritzan diplomatua eta Pedagogian lizentziatua.

Antzerki-ikasketak Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean burutu zituen.

Hezkuntzarena baino gehiago interesatu zitzaion interpretazio-mundua.

Bere kurrikulumean ‘Toquecito minus’ bakarrizketa eta ‘Striptease’ espektakuluaren parte zen ‘Zutaz blai’ antzezlana dira azpimarragarri.

Telebistan ‘La que se avecina’ telesailean eta ‘Barre librea’ programan ikusi dugu.

Kepa Errastirekin idatzitako eta Aitziber Garmendiarekin antzeztutako ‘Sexberdinak’ lanagatik Euskal Aktore Batasunak Besarkada saria eman zion.

Telmo Fernando Francoren ‘La consagración de la primavera’-ko protagonistetako bat da. Film honetan gorpuztutako David pertsonaiarekin Aktore Berri Onenaren Goya saria irabazi zuen.

Orain 2024ko urrian estreinatu zen Mireia Gabilondoren ‘Sabes que las flores de plástico nunca han vivido, ¿verdad?’ komedia tragikoarekin dabil biran.

Elena Irureta

Aktore zumaiarra, 1955ko uztailaren 30ean jaioa.

Lau hamarkada baino gehiago daramatza interpretazio-munduan.

Komedia maite du eta umoregile bikaina da, baina draman eta eremu euskaldunetatik kanpo ere ederki moldatzen dela erakutsi digu.

Telebistan, zineman eta antzerkian ikusi dugu.

Bere hasierak Txirri, Mirri eta Txiribitonekin eta ETBren esnatzearekin egin zuten bat.

Bera izan zen, Aizpea Goenagarekin batera, euskarazko lehen telesailaren sortzaile. ‘Hau da A.U.’ izeneko programa bitxi bat zen hura. Gorpuzten zuen Sagrario pertsonaiak argi utzi zuen ez zitzaiola talenturik falta.

Geroago etorriko ziren Eneko Olasagasti eta Carlos Zabalaren ‘Bi eta bat’ eta ‘Jaun ta jabe’ arrakastatsuak. Bi lan oso aipagarri Iruretaren ibilbide artistikoan.

Estatu-mailan ‘El comisario’-n egin zen ezagun, lehendik ere pantaila txikian bere presentziaz gozatzerik izan genuen arren. ‘Al salir de clase’-n adibidez.

Pantaila handiari dagokionez, Iciar Bollaínen ‘Hola, ¿estás sola?’ eta ‘Flores de otro mundo’ bezalako izenburuak datozkigu gogora. Euskal filmetatik bat azpimarratzekotan: ‘Aupa Etxebeste!’.

Bestalde, oholtza gainera eramandako lanetatik, ‘Ama, begira zazu’ obra da esanguratsuena.

Historia egin zuten euskal antzerkigintzan Kontxu Odriozolarekin idatzi zuen testu harekin (dibertigarria benetan).

Eta Elenaren paper dramatikoenetan… Bittori nagusi. ‘Patria’-ko protagonista alarguna. Ez dira gutxi honengatik jaso dituen sariak. Bai ongi mereziak. Forqué saria, Feroz saria, Platino saria…

Zientzia

HIZLARIA

Julián Estévez

GAIA

Drones y robótica

(Gazteleraz)

DATA

2026ko apirilak  21ean

APUNTEAK

Julián Estévez

Robotikan eta adimen artifizialean espezializatutako irakasle elkartua naiz, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Adimen Konputazionaleko Taldeko kidea. 15 urte baino gehiagoko esperientzia daukat ikerkuntzan.

Hardware, software eta negozio-ereduekin lotutako industria-proiektuak zuzendu ditut, eta bi software-patenteren titularra naiz. Zehazki, UAVei, ikaskuntza automatikoari, ikaskuntza sakonari eta eragile anitzeko errefortzu-ikaskuntzari buruzko ezagutza sakona dut.

Gaur egun, nire denbora robotikako ikerketaren, aholkularitzaren eta unibertsitateko klaseen artean banatzen dut. Gainera, kanpo-ebaluatzaile gisa aritzen naiz, due diligence zereginetan parte hartzen dut eta Europako Batzorderako aditua naiz.

Umorea

HIZLARIA

Kike Amonarriz

GAIA

Tribuaren berbak: ikusi eta ikasitakoak

(Euskaraz)

DATA

2026ko apirilaren 16an

APUNTEAK

Kike Amonarriz

Euskal Filologia ikasketak egin zituen Donostiako EUTG-n. Jarduera profesionala euskalgintzaren alor ugaritara bideratu du: euskara elkarteak, soziolinguistika, umorea, komunikabideak… Aitaren eraginez bertsozaletu, eta Tolosako bertso eskolan ibilia da eta bertso-eskolak sortzen ere jardun du. Telebista programetarako bertsoak idatzi izan ditu (Sikofonia, Funtzioa, Txiskola).

Antolatzaile lanak egin izan ditu batik bat. Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen sorreran esku-hartze zuzena izan zuen: sortzaile batzordeko kidea izan zen. Ez du izan kargurik Elkartean. Tolosako Udaleko Euskara Zerbitzuburua zelarik bertsolaritza sustatzeko egitasmoak jarri zituen martxan: Tolosaldeko bertso eskola (Lizardi Kultur Elkartearen lankidetzaz) eta Tolosako ikastetxetako plana (ikastetxez ikastetxekoa).

Historiaurrea

HIZLARIA

Jexux Tapia

GAIA

Jonas aurretik, Baleak eta Giazkiak Historiaurrean

(Euskaraz)

DATA

2026ko martxoaren 26an

APUNTEAK

Jexux Tapia

Filosofia eta Letretako lizentziatua (Historia espezialitatea) Granadako Unibertsitatean (1996). Hainbat indusketatan eta arkeologia-lanetan parte hartu du Aranzadirekin 1993tik. 2002tik Aranzadiko Kide Aktiboa eta Historiaurreko Arkeologia Saileko kidea da.

Burututako lanek eta kolaborazioek Euskal Herriko Historiaurrearen arloari eta Kantauriko eremuari erreparatu diote batez ere, baina beste gai batzuetan ere parte hartu du, adibidez, Erdi Aroko eta Aro Modernoko Arkeologian edo Gerra Zibileko zein Gerraosteko hobi komunen desehorzketan. Sirian eta Argentinako Patagonian garatutako nazioarteko ikerketa-proiektuetan parte hartu du.

2003tik, bere ikerketa-proiektuak zuzendu ditu Aranzadiko kide den aldetik, aire zabaleko historiaurreko aztarnak aurkitzera eta Gipuzkoako historiaurrean gutxi azaldutako aldiak ikertzera bideratuta. Donostialdeko eremuan burututako aire zabaleko prospekzioak edo Lasturko (Deba) Linatzetako aztarnategi mesolitiko-neolitikoaren egungo indusketa dira nabarmendu beharrekoak.

Bere didaktika- eta dibulgazio-jardueretan, aipatzekoa da Europako Arku eta Propultsore bidezko Tiro Lehiaketaren ekitaldietan parte hartu duela, nola Errenterian (Gipuzkoa) hala Hoz de Aneron (Kantabria), baita historiaurreko teknologiaren erreplikak eta tailerrak egitea ere.

Geologia

HIZLARIA

Arantxa Aranburu

GAIAK

Pozalagua, el corazón de Armañon (Parque Natural de Bizkaia)
Zugarramurdi (Nafarroa): no es cosa de brujería

(Gasteleraz)

DATAK

2026ko martxoaren  24an

2026ko apirilaren 14an

APUNTEAK

Arantxa Aramburu

Geologoa eta EHUko Geologia Saileko irakaslea da 1992tik. Bere ikerketak, arroka sedimentarioetan erregistratutako historia geologikoak deszifratzean zentratua, duela milioika urteko paisaia subactual zein iragan urrunekoa interpretatzea du helburu. Kareharrien eraketa itsaso kretazikoetan eta ondorengo karstifikazioa bere ikerketaren ildo nagusietako bat da, itsaso tropikaletatik glaziararteko erregistro paleoklimatikoetara pasatuz.

Geologia gizartera hurbiltzeko ahaleginean, “Hiriko” geologiara begiratzea aldarrikatzen du, hainbat eraikinetan erabiltzen diren harrien bidez, bai eraikitzeko, bai apaintzeko.

Sormena

HIZLARIA

José Miguel López

GAIA

Creatividad V

(Gazteleraz)

DATA

 2026ko martxoaren 17an

APUNTEAK

JOSÉ MIGUEL LÓPEZ ALLOZA

Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziaduna Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, oraindik eskolara odolki ogitartekoak eraman zitezkeen urte batean.

Hau da nire biografia sormen-garatzaile gisa. Erraza da. Pentsatzen, irakurtzen, pentsatzen, hausnartzen, pentsatzen, begiratzen, pentsatzen, sentitzen dut. 20 urte baino gehiago daramatzat pentsatzen eta ikertzen, zentzuan eta berritasunean oinarritutako konponbidea bilatzen duten proiektuak gidatzen. Ez naiz ezertan aditua, barre algaretan bai, baina bekainak altxatzen dituzten mezuekin zerikusia duen guztiaren zale amorratua naiz. Agentziak, Marketing Departamentuak eta azken urteotan nire taldearekin batera, Adidas, Audi, Škoda, Honda, Seat, Volkswagen, Sanofi, Novartis, Duran Reformas (nire lehengusua), Amgen, Esteve, Lidl, Nabisco, Nestlé, Gurutze Gorria, Revlon, Johnson & Johnson, Schweppes, Apple eta beste asko bezalako markentzat ahotsa eman dut. Ideia irtenbide gisa ikusten da beti, ez alarde gisa. Zer da ideia sortzailea? Beno, oraindik horretan ari naiz, eta egunero egiten dut, sormena esperientzietatik elikatzen den diziplina baita. Ala ez? Pentsa ezazu.

Bartzelona
2020 – Gaur egun

 

Irakaslea
European Design Institute (IED)
Pentsamendu Sortzailea irakasgaiaren irakaslea Diseinuaren Kudeaketa Masterrean eta Zerbitzuen Diseinuko Masterrean. Irakaskuntza presentziala eta urrutikoa konbinatuz. Ingelesez egindako eskolak.

Bartzelona
July 2003 – Gaur egun

 

Zuzendaria & Jabea
KIMIKA
Komunikazio-erronkei irtenbidea ematen dien Diseinu eta Sormen agentzia baten sortzaile eta zuzendaria, hitzekin edo irudiekin bakarrik, inprimatzeko materialetarako eta pantaila-proiektuetarako. Pentsatu, proposatu, sortu, diseinatu eta ekiten dugu.