2025-2026 Ikasturtearen hasiera
Urriaren 7an, Pedro Miguel Etxenike eta Yanko Iruin adituen eskuz, Kostan Elkarteko hitzaldien 2025-2025ren ikasturtea hasi zen, Zarautzko Modelo Aretoan. Kustsoaren aurkezpena, berriz, joan den ostegunean, urriaren 2an, izan zen.
Aurten 19garren urteurrena da elkarte honetarako eta eskaintza 57 hitzaldikoa izango da, Modelo eta Antonianoko aretoetan, ohi den bezala, astearte eta ostegunetan eta urriatik maiatzara arte.
Gai anitzak beteko dituzte aurtengo programa, halaber : Lurra, Espazioa eta Naturaren zientziak, Medikuntza eta Osasuna, Musika, Literatura, Artea, Zinea, Kriminologia, Geopolitika, Filosofía, Hobekuntza pertsonalaren teknikak eta Sorkuntza, Historia, Soziologia, Norberaren bizipena…
Hala ere, Kosta Elkartearen jarduera ez da hitzaldiekin amaitzen, txangoak, ibilaldiak naturan eta bidaiak konferentziekin lotuta, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren entseguak edo eraikina, museo eta libutegien bisitak betetzen dute aurtengo eskaintza.
Eta liburuak , euskeraz edo gazteleraz, hizlariek idatzitakoak edo beraiekin lotuta. (argibide gehiago https://kostanelkartea.eus).
Argazki batzuk ikusteko, klik egin dezakezue “Galeriak”en.